Berriak

LORALDIA 2016. AURKEZPENA

Zer dala-eta BILBAO 700 FUNDAZIOA LORALDIAREN babesle nagusi?

Galdera hauxe egin neutson neure buruari orain 6 hilabete eta galdetu ez ezik erantzuten be jarri nintzen.

Eta gaur zuen aurrean erantzun horren nondik norakoa azaltzea pentsatu dot.

Aurreko urteetan ez da asko ezagutu izan Bilbao 700 Fundazioaren lana. Aldeko eta aurkako hainbat izan ditu bere inguruan baina gehienetan ez batzuek ez besteek ez deutse euren iritzia ezagutzari lotu.  Aurreiritziak izan dira nagusi.

Kulturgintzan sarri gertatzen da hori; agian gure erkidego-identitatea eta bizitzarekiko ikuspegia markatzen daben politikak, kultur politikak direlako izango da.

Horrexegatik be sentidu dot azaldu behar hau.

Zergatik Loraldiari babesa

Iazko udan eman genuntson hasiera Bilbao 700 Fundazioaren aro barriari. Bilboko Alkateak berak, Fundazioko Presidentea dan heinean, beharrezkotzat jo eban erakunde honen jardunaz hausnartzea ikuspegi hirukoitzez:

  • alde batetik, iraganera begiratuz, Fundazioaren eraketa irizpideak berrikusi eta etorkizuna bideratzeko.
  • bestetik, 15 urteko ibilbidea ebaluatu dogu. Hauxe da hain zuzen be, oraintxe bertan abian daukagun Jarduera Planaren gakoa.
  • azkenik, etorkizunari begirada…,  Fundazioaren norabidea Bilbok dituen erronketara egokitzeko.

Iraganaz zer esan?

Bilbao 700 III. Millennium da erakunde honen izen osoa. Eta izenak, kasu honetan be, izana dau. Fundazioaren Sortze Agirian hauxe esaten da: “iragan historikoaren eta etorkizunaren kontzientzia partekatua oinarri hartuta nahi dugu Bilboren irudia erakutsi”.

Fundazioaren goiburua, “BILBO, MEMORIA ETA ETORKIZUNA” da. Eta azalpena, hauxe:Bilbok bere buruaren memoria eginaz ikasi eta proiektatzen du etorkizuna. Horretarako, hiritarrekin dinamika partehartzaileak sortu behar dira, nolako hiria izan nahi dugun erabakitzen joateko.

17 Lan-Taldek burutu eben Sortze Agiri horren azken atalak memoriari buruzko elkarrizketa kritikoa egin beharra azpimarratzen dau: a) zailtasunak eta hutsuneak nabarmentzeko; b)lorpenak esplizitatu eta baloratuz aurrera egiteko.

Beraz, badauka oraindik Fundazioak egitekorik. Asmatu egin behar zer eta zelan.

Orain arteko ibilbideari begira jarrita, eta hainbat aditu, zaletu eta profesional kontsultatu ostean, hontara laburtu daiteke Fundazioaren eskaintzaz sektoretik jaso doguna:

Indarguneak:

  • kalitatekoa,
  • gizartean eragina duena,
  • barrikuntzarako eta herritarrak kulturara hurbiltzeko egokia.

Ahuleziak barriz:

  • adierazpen artistiko barrietatik urruna,
  • toki sarearekiko harreman eskasa,
  • emakumeek programazioan dauken partehartzean urria
  • eta euskal kulturarekiko enpatiarik eza

Kontuan hartuta:

  • a) Fundazioaren sortze-ikuspegia;
  • b) Orain artekoaren ebaluazioa;
  • c) Gizarte-eragileen ekarpenak,

Etorkizunerako erabakiak hartu eta abian ditugu dagoeneko Jarduera Planean. Eta ahalegindu gara  kulturgile eta zaletuen ekarpenok txertatzen:

  • alde batetik, hobekuntzekin mantendu beharreko programak eta ekintzak erabaki ditugu,
  • bestetik, eraldatu  beharrekoak,
  • hirugarrenik, baztertzekoak,
  • azkenik, gehitu beharreko egitasmoa: LORALDIA

LORALDIA Euskal Kulturaren Jaialdia da, iragana, oraina eta etorkizunerako kultur begiradak lotzen dituena.

Bilbo, bakarren batek ez badaki be, euskal kulturaren eta euskararen eremuko gertaera garrantzitsuen kokagune eta topagune historikoa izan da: lehen Euskal Museoa 1922an, Euskaltzaindiaren egoitza nagusia, Euskaltegien hasiera, 1901eko Lore Joko gogoangarriak, Euskal Poesia garaikidea, …… guzti horiek Bilbon izan dute kabia.

Beraz, Bilbori tokatzen jako XXI. mendeko LORALDIAREN eszenatoki izatea. Eta Bilbao 700 Fundazioari, horren arduraren zati bat bere gain hartzea.

LORALDIA jaialdia izateaz gain, euskal kulturaren eragile da:

  • modernoa eta berritzailea da; gure kultur sektorearen negozioa sustatzeko ahalegina egingo dau,
  • kultur ekoizkinen garapen didaktikoa sustatuko dau,
  • Emakumeek sormen artistikoan daukeen  presentzia indartuko dau,

Beraz, euskal kulturaren aldeko apustu barri eta barritzailea daukagu begien aurrean.

Jorge Oteizak idatzia da “barriztatu nahi dabenak euskal arraunlariek bezala egin behar dauala, aurrera ekin eta ekin baina atzean geratzen doanari begiradari eutsiz”. Oteiza handia …….…… Berak bakarrik burutu eikean hain erraz berrikuntzarekin lotutako irudi hau, gutako askok, bizitza guztian arraunlarien artean ibili arren, sekula asmatuko ez genduena ….

Lehen Lore Jokoak 1853an egin ziren Ipar Euskal Herrian. Gero, Elizondo-n ospatu ziren 1879an. Eta azkenak XX. mendeko  lehen hamarkadan izan ziren.

Sustatzaileen artean nagusia Aton Abadia izan zen. Eta berarekin batera Seber Altube, Sabino Arana, R.M. Azkue, Andima Ibinagabeitia eta Sorne Unzueta, Julio de Urkixo eta Iokin Zaitegi aipatzen dira. Seguru gehiago ere izango zirela.

Partehartzaileen artean, Gracian Adema (Zaldubi), Tx. Agirre, Arrese Beitia, Kirikiño, Antonio Trueba, Aitzol, Rosario Artola, Koldo jauregi (Jautarkol), Lizardi, Oxobi, Tene Mujika, Orixe eta Lauaxeta. Eta idazle hauekin batera, Aita Donostia eta Jose Manterola herri-kantutegi biltzaile gisa eta Jesus Guridi eta Jose Maria Usandizaga  konpositoreak….

Egizute nerekin Aberri bidea,

Bildu dezagun non nahi Asaben Lorea.

Ta gaurdanik goritu gure sukaldea

Ni nor naizen asmatu?

Euskal Pizkundea

Aurtengo Loraldian ez ditugu pertsonaia horiek izango. Edo bai. Nork daki.

Formak eta edukiak asko aldatu dira. Zorionez. Eta zorionez, gure kultura garaikidea euskal senari eusten asmatzen doa. Euskal izaera ezagutu egiten dogu gure herrian egiten diren adierazpide barri garaikideetan.

Beraz, hauxe da Loraldia, euskal kultura garaikidearen jai handia, Bilbao 700 Fundazioari tokatzen jako babestea. Guk horrela erabaki dogu.

—–

LORALDIA 2016

Es el Festival de la Cultura Vasca, digna heredera, si se me permite la expresión, de los históricos Juegos Florales.

Bilbao Memoria y Futuro es el lema de la Fundación Bilbao 700. Y tanto el Alcalde – Presidente como el Patronato de la Fundación consideramos prioritario el patrocinio a este festival de vanguardia en el que reconocemos nuestra identidad cultural siglo XXI abierta al mundo.

Bilbao ha sido escenario y referencia de los acontecimientos más importantes de la cultura vasca y el euskera en el siglo pasado (primer Museo Vasco, Real Academia de la lengua Vasca-Euskaltzaindia, inicio de los Euskaltegis, los Juegos Florales de 1901, la poesía vasca contemporánea….). Y entendemos le “corresponde” ser también el escenario de Loraldia.

Loraldia 2016 será un magnífico escaparate de nuestra creación artístico-cultural. Viene con vocación de acercarse  también a públicos que no conocen la lengua vasca. Reunirá en Bilbao las diversas expresiones de la cultura vasca, contará con artistas emergentes y consolidados. Reconoceremos Loraldia 2016 porque:

  • es actual, moderna e innovadora
  • impulsa el negocio del sector cultural  vasco
  • desarrolla programas pensados para diferentes públicos
  • fomenta la presencia de las mujeres en la creación artística

En síntesis, es un proyecto cuyo patrocinio supone un valor para la Fundación Bilbao 700.