Berriak

‘Periferians’ taldeak irailaren 26an eta 27an joko du Hesperia Bilbao Hotelean

Irailaren 26an (barikua) eta 27an (zapatua), 23:00etan, Hesperia Bilbao hotelera hurbiltzen direnek aukera izango dute Periferiansen kontzertua entzuteko. Bartzelonako musikaren eszenako hiru musikarik osatuta dago Periferians. 2013an sortu zuten kataluniar talde hau.

Errepertorioa euren konposizioek osatzen dute eta horretan oinarria groove-a da. Krisian dagoen giro sozial, etiko eta demokratikoaren erdian, badirudi Bartzelonak hirukote hau jazzaren oihanean bere lekuaren bila ari dela. Taldekideak Juan de Diego, José Alberto Medina eta Dani Domínguez dira eta talde askotan lan egin dute eta artista askorekin kolaborazioak egin dituzte. Hasi Dick Oatts eta Nicholas Paytonengandik eta Armando Manzanero edo Mala Rodríguezeneraino. Mundu zabaleko hainbat jaialditan jo dute; hasi New York edo New Delhitik eta Leverkusen edo Amsterdameraino.

‘365 JAZZ BILBAO’ zikloaren barruan, Bilbao 700 Fundazioak jazz musikako programazio egonkorra NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hoteletara zabaldu du. Kontzertuak bariku eta zapatu gauetan eta dohainik izaten dira; tragoa hartzea nahikoa izango da kontzertuaz gozatzeko.

‘365 Jazz Bilbao’

  • Periferians – Bilboko Hesperia hotela.
  • Irailaren 27an (barikua) eta 28an (zapatua).
  • Juan de Diego (tronpeta, flugela) + José Alberto Medina (organoa) + Dani Domínguez (bateria).
  • 23:00etan. (Tragoa hartu behar da kontzertua entzuteko).