Berriak

Noa Lur Hirukoteak Bilbon interpretatuko du ‘Badakit’ otsailaren 27an eta 28an

Otsailaren 27an, barikua, eta 28an, zapatua, egun bietan 23:00etan, Bilboko Hesperia hotelera doazen ikusleek Noa Lur Hirukotearen kontzertuaz gozatu ahal izango dute. Kantariarekin batera izango dira Moisés Sánchez (pianoa), Toño Miguel (kontrabaxua) eta Michael Olivera (bateria).

Kontzertu honetan Badakit aurkeztuko da, non Noa Lurrek, bikoteen bidez, estandar handiak berregiten ditu, boleroarekin harremanak lantzen ditu eta zenbait pieza sinatzen ditu, esaterako lan osoari izena ematen diona eta Oreka TX taldeko txalapartarien kolaborazio iradokitzailea daukana. Azken batean, lan liluragarria, 2013ko amaieran estudioko zuzenean grabatuta, antzinako estiloan, estatuko eta atzerriko panorama jazzistikoetan itxaropen handian bete dituen bizitasun emozional bitxi baten isla leiala.

‘365 JAZZ BILBAO’ zikloaren barruan, Bilbao 700 Fundazioak jazz musikako programazio egonkorra NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hoteletara zabaldu du. Kontzertuak bariku eta zapatu gauetan eta dohainik izaten dira; tragoa hartzea nahikoa izango da kontzertuaz gozatzeko.

Noa Lur Bilbao 1983. Noa Lurrek EITBko umeentzako programetan eman zituen lehen urratsak eta gaur egun jazz abeslari finkatua da. Bere kontzertuetan, abeslari bilbotarrak laukotean edo hirukotean berrirakurtzen du bere diskoa. Horrelakoetan, “Badakit” diskoko pianistez gain, hainbat musikariren laguntzen izan ohi du: Reinier Elizarde ‘El Negrón’, Michael Olivera, Pepe Rivero, Toño Miguel, Ander García… eta estatuko eta atzerriko aretoetan eta jaialdietan aritzen dira: Istanbuleko Nardis Jazz Club, Estoniako Nome Jazz, Madrileko Ellas Crean Jazz Jaialdia edo Madgarden Jaialdia.

Gaur egun, Walter Sax Big Band taldearen abeslaria ere bada eta proiektu desberdinetan ari da (Bob Sands Big Band, Black Light Gospel Choir) eta musikari ospetsuekin aritzen da oholtzan: Sibel Kose, Moisés Sánchez, Borja Barrueta, Walter Geormet edo Kursad Deniz, besteak beste.

‘365 JAZZ BILBAO’

  • Noa Lur hirukotea – Hesperia Bilbao hotela.
  • Otsailaren 27a, barikua, eta 28a, zapatua
  • Noa Lur (ahotsa) + Moisés Sánchez (pianoa) + Toño Miguel (kontrabaxua) + Michael Olivera (bateria) 23:00etan. (Tragoa hartu behar da kontzertua entzuteko.)