Berriak

Niño Joselek bere azken lana aurkeztuko du Bilbao Flamenco Jaialdian irailaren 10ean

Niño Josele Bilbao Flamenco Jaialdian egongo da irailaren 10ean bere azken lana aurkezten. Tokadoreen eta kantaoreen dinastia luzearen ondorengoa den Almeriako artista hau Grammy Latinos sarirako proposatu zuten 2010ean “Española” diskoagatik. Handik bi urtera ere bai “El mar de mi ventana” lanagatik. Disko hau Bilbon aurkeztuko du irailaren 10ean, martitzena, Campos Antzokian (20,00etan), zazpikote formatuan, Juan de Juanen dantzarekin.

Niño Joselek Herrialde askotan jo du, arlo guztietako musikariekin batera. Esate baterako, Paco de Lucía, Montse Cortés, Duquende, Remedios Amaya eta Enrique Morente flamenkoekin edo Lenny Kravitz, Alicia Keys eta Elton John nazioarte-mailako musikariekin batera jo du. Musika-produktore batzuek ere kolaboratu dute harekin; hala nola, Javier Limón edo Fernando Trueba. 

“Flamenkoa ibai askotako, iturri askotako urak jasotzen dituen, bere egiten dituen itsasoa da” musikariaren hitzetan. Barneko itsasoa ere bada flamenkoa eta jaioterrian, Almerian, prestatu idatzitako disko hau barneko itsasoa ikusten uzten digun leihoa da. 

Niño Josele - El Mar de mi Ventana