Berriak

Musika-Música jaialdiko Auzoz-Auzo zikloa hasiko da Bilboko Zabalguneko eraikinean

 

Musika-Música jaialdiko Auzoz-Auzoz programa, Bilbao 700 Fundazioak antolatu eta Bilboko Udalak babestutakoa, otsailaren 2an jarriko da abian, 19:00etan, Bilboko Zabalguneko eraikinean. Hain zuzen ere egun horretan aurkezpena egingo da eta kontzertua eskainiko du Bilboko Koral Elkarteak. Bagatelas, Antonín Dvoraken opus 47 kantatuko dute. Ondoren, Dvorak-en mundu berriaren sinfoniaren inguruan sortu den ‘Hiri baten sinfonia’ ikus-entzunezko pieza eskainiko dute. Bilboko Alkatea den Juan Mari Aburto bertan izango da.

Auzoz-Auzo zikloa, Musika-Música Jaialdiaren barruan, otsailean zehar egingo da Bilboko zortzi barrutietan. Hainbat jarduera egingo dira, adin guztietako pertsonek parte hartzeko modukoak. Kontzertuez gain, bestelako jarduerak ere antolatu dira, 5 eta 8 urte bitarteko neskato-mutikoentzako tailer didaktikoak, ikus-entzunezkoen emanaldiak, flashmob-ak.

Aste berean egingo da Auzoz-Auzo programako bigarren ekitaldia. Otsailaren 4an, zapatua, izango da, 12:00etan, Mariaren Bihotza plazan. Barakaldoko Kontserbatorioak eta ikus-entzunezko lan bat ere emango dute. 

Tailerretan izena ematea

Tailer didaktikoak 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat eta doakoak dira. Parte hartzeko, izena eman behar da aurrez bilbao700@bilbao.eus helbidean edota Bilbao 700 Fundazioaren 94.679 04 88 telefonoan, 09:00etatik 16:00etara, edo fundazioaren egoitzan (Zabalguneko plaza, 11, 1.a), urtarrilaren 23tik otsailaren 21era bitartean, jardueraren egutegiaren arabera.