Berriak

Musika-Música jaialdiaren hamalaugarren edizioa amaitu da 33.800 sarrera salduta

Musika-Música jaialdiaren 2015eko edizioa 33.800 sarrera salduta amaitu da. 17:45ean, hori izan da saldutako sarreren kopurura, oraindik 9 kontzertu eskaini gabe zeudenean. Aurten programatutako 75 kontzertuetatik, sarrerak 51tan agortu direla azpimarratu behar dugu.

Bilbao 700 Fundazioaren iritziz balantzea oso positiboa izateaz gain, publikoaren aldetik lortutako babesa aintzat hartzen du. Beraz, pozik agertu da, aurten ere, musika klasikoa herritarrei hurbiltzeko helburua bete izanagatik.

Halaber, artista profesionalek erakutsitako musika-maila handiaz gain, ikusleek gero eta gehiago baloratzen dituzte kontserbatorio eta musika-eskoletatik datozen gazte talentuak. Euskalduna Jauregiaren kioskoaren eremuan musika-ikasleek eskainitako kontzertuek arrakasta biribila izan dute eta gazte interpretariek -400 inguru- haien kalitateagatik ikusleen atxikimendua lortu dute.

2015eko Musika-Música Bilboko Jaialdia martxoaren 6an, 7an eta 8an burutu zen Biltzar eta Musikaren Euskalduna Jauregian. Aurtengo programaren izenburua ‘Apasionados Haendel & Bach Pasioz beterik’ izan da eta, guztira, 75 kontzertuz nahiz 820 artista profesionalez osatuta egon da musika klasikoari eskainitako bizitasun handiko hiru egunetan.