Berriak

MUSIKA-MÚSICA jaialdiak hitzaldiak, artistekiko topaketak eta jendearentzako entseguak eskainiko ditu

Jarduera guzti horiek doakoak izateaz gain, Euskalduna Jauregian burutuko dira.

Musika-Música jaialdiaren aurtengo edizioan honako berrikuntza hauek sartu dira. Schubert, Mendelssohn, Wagner eta Richard Strauss konpositoreen musika Bilboko auzoetara ekarri duen Auzoz-auzo programaz nahiz 8 eta 12 urte bitarteko ikasleentzako topaketa didaktikoez gain, Bilbao 700 Fundazioak, Musikaldia hasi baino lehen eta hura amaitu arte, jendaurreko doako hainbat jarduera burutuko ditu.

HITZALDI ZIKLOA ETA TOPAKETA ARTISTEKIN

  • Martxoak 2 asteazkena. 19:30ean, Barria aretoan.
    Erromantikoentzako zubia. Inagurazio-hitzaldia.
    Hizlaria: Mercedes Albaina
  • Martxoak 3 osteguna. 19:30ean, Barria aretoan.
    Zubiak eraikiz. Mahai-ingurua.
    Hizlariak: Isabel Urrutia, Andoni Mercero, Borja Pujol, Mercedes Albaina eta Asier Vallejo. Moderatzailea: Leire Zorrozua.
  • Martxoak 5 larunbata. 16:30ean, B Terraza aretoan.
    Judith Jauregi piano-jotzailearen eta Lucas Macias oboe-jotzaile nahiz zuzendariaren arteko elkarrizketa.
  • Martxoak 6 igandea. 12:30ean B Terraza aretoan.
    Mendelssohnekin hizketan. Hitzaldi-kontzertua.
    Hizlaria: Mercedes Albaina.

GRANADAKO ORKESTRA SINFONIKOAREN JENDAURREKO KONTZERTUA

  • Martxoak 4 ostirala. Goizeko 11:00etan Odisea Entzunaretoan.
    Entsegura joateko gonbidapena eduki behar da.
    *Gonbidapenak jasotzeko epea: martxoaren 1etik aurrera.
    Tokia: Bilbao 700 Fundazioa (astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 eta 15.00-19:00) eta Euskalduna Jauregia (astelehenetik larunbatera 12.00-14:00 eta 17:00-20:00).