Berriak

2015eko Musika-Música sariak ikastetxeei

Bilbao 700 Fundazioak, Musika-Música jaialdiaren barruan, urtero ikasleentzat antolatzen duen antzerkiko ziklo didaktikoa bukatu da eta Bizkaiko 35 ikastetxek eta 3.300 ikaslek hartu dute parte (jarduera hau egin den 8 urteetan izan den parte-hartzerik handiena). Antzerkiko ziklo didaktikoaren bukaeran, Bilbao 700 Fundazioak sari batzuk ematen ditu jarrera, jokaera egoki, arreta eta partaidetza aldetik gailentzen diren ikastetxeei. Faktore horiek guztiak kontuan hartuta, Bilbao 700 Fundazioak ikastetxe hauetako ikasleei eman dizkie sariak 2015eko edizioan:

LEHEN HEZKUNTZA:

-Kirikiño Ikastola, Ikastetxe Frantsesa eta Cervantes Ikastetxea

BIGARREN HEZKUNTZA:

-Soloarte IPI, Otxarkoaga ZF, AIxerrota BHI eta Bengoetxe BHI.

Aipamen berezia jaso dute, beren jarrera eta gogo biziagatik, Artxandape, Sánchez Marcos, Pio Baroja eta Goikolanda ikastetxeek, Lehen Hezkuntzan.

Musika-Música Jaialdiaren barruan, martxoaren 6an, 7an eta 8an Bilboko Euskalduna Jauregian izango diren kontzertuetarako sarrera-sortak dira ikastetxe bakoitzari emango zaion saria. Musika klasikoaren XIV. edizio hau Haendel eta Bach barrokoko jenioak izango dira protagonistak. Bilbao 700 Fundazioak antolatuta eta Bilboko Udalak babestuta, musika klasikoaren jai handia Euskalduna Jauregian egingo da ‘Apasionados Haendel & Bach Pasioz beterik’ izenarekin. Musika-Músicak barrokora begiratuko du eta figura handi horien bidez gogoratu du XVIII. mendearen lehen zatia, haiek biltzen baitute garai hartako musikaren garapena eta esanahia.

Barrokoko jenio bi horien musika bikaina Euskalduna Jauregiko aretoetan entzungo da. Jaialdiaren helburuak hasierakoak dira: musika klasikoa eta bere interpreteak zabaltzea eta jendarteratzea eta entzule berriak erakartzea.