Berriak

Musika-Música 2014 Jaialdirako sarreren zozketa

Bilbao 700 Fundazioak Musika-Música 2014 Jaialdiaren kontzertu onenetara gonbidatzen zaitu. Schiller Auditorioan ospatuko diren kontzertu batzuetarako 9 sarrera bikoitz (sarrera bakoitza bi pertsonentzako, guztira 18) zozketatuko ditugu. Sarrera horiekin kontserbatorioen kontzertuetara joan ahalko da.

Parte-hartzea oso erreza da. Emailaren bidez edota gure Facebook kanalaren bidez parte har dezakezu, azken eguna martxoaren 5a da.

- Emailaren bidez: idatz ezazu bilbao700fundazioa@gmail.com helbidera eta jarri “Musika-Música 2014 Zozketa” gaiaren esparruan. Mezuaren gorputzean jarri behar duzu “Parte hartu nahi dut”

- Facebook-en bidez: partekatzen dugun zozketaren argazkian, jarri ezazu iruzkin bat honako testuarekin: “Musika-Música 2014 Jaialdira joan nahi dut”

Oharra:  Martxoaren 6an sarreren irabazleak jakinaraziko dugu gure webgunean, emailez eta Facebook horrialdean. Beraz, adi egon! 

Gainera, gure Facebook horrialdean parte hartzen dutenen artean, lehenengo 10 iruzkinek bi sarrera izango dituzte, zozketa egin barik, kontserbatorioko kontzertu baterako von Bülow Aretoan.

Zorte on guztioi!