Berriak

Miguel Ángel Cortések Bilbon “El Calvario de un Genio” lana aurkeztuko du

Miguel Ángel Cortés Bilbora etorriko da azaroaren 22an azken lana, ‘El calvario de un genio’, aurkeztera. Hori 22:00etatik aurrera izango da Silken Indautxu hotelean. Granadako artistak Gau Flamenkoen zikloan jardungo du. Bilbao 700 fundazioa da ziklo horren antolatzailea eta horretan Bilbao Flamenco elkarteak laguntzen dio. Urte guztian, fundazioaren eskutik, Bilboko entzuleek aukera dute flamenkoaren ziklo honetaz Bilboko hoteletan gozatzeko.

Zikloko lehenengo emanaldia Miguel Levik eman zuen otsailaren 8an; ondoren, otsailaren 22an, Oscar Herrero gitarra-jotzaile madrildarra izan genuen; apirilaren 5ean, Fernando de la Morena flamenko-kantaria; apirilaren 19an, Huelvako Regina flamenko-kantaria; maiatzaren 31n, Pepe Habichuela Trío; ekainaren 21ean, Verea De En Medio; uztailaren 18an María Martín eta, azaroaren 8an, Gabriel de la Tomasa . Kontzertu guztiak 22:00etan hasten dira eta doakoak dira, baina tragoa hartu behar da giro flamenkoan kontzertua entzun ahal izateko.

Miguel Ángel Cortés gitarrista birtuoso eta sormen handikoa da. Bakarlari aritzeaz gain, kantu flamenkoari akonpainamendua egiten ere jarduten du. Horiek horrela, flamenkoaren oraingo figura handienen artean dago.

Flamenkoaren munduan 8 urterekin sartu zen Granadako Sacromonte auzoan. 14 urterekin hasi zen jirak Europa guztian, Japonian eta Amerikako Estatu Batuetan egiten,

dantzako figura handiekin; hala nola, Mariquilla, Manolete, Javier Barón, Antonio Canales, Eva La Yerbabuena eta Juan Andrés Mayarekin.

Gazte-gaztetatik, anaiarekin, hau da, Paco Cortés gitarristarekin, aritu da flamenkoaren artistarik handienei akonpainamendua egiten; hala nola, Carmen Linares, Enrique Morente (honekin dagoeneko mitikoa den ‘Omega’ diskoa grabatu zuen, Lagartija Nick taldearekin batera), Estrella Morente, Miguel Poveda, Chano Lobato, José Mercé, José de La Tomasa, Chiquetete, El Pele, Esperanza Fernández eta Arcángeli.

Sari asko jaso ditu.

Sari asko jaso ditu (“Paco de Lucía” gitarra-lehiaketa, Sevillako Flamenkoaren Biurtekoan “Premio Jóvenes Valores”); eta zenbati disko argitaratu ditu bakarka; hala nola,  “Patriarca” (1998), “Bordón de Trapo” (2006) eta “El calvario de un genio” (2013). “El calvario de un genio” da azkena eta Bilbon aurkeztuko du hirukote bidez. Gitarran Niño Martín eta perkusioan Jorge Pérez lagun izango ditu.

Programa: ‘El calvario de un genio’.

Azaroaren 22an (barikua), 22:00etan, SILKEN INDAUTXU hotelean.

  • Miguel Ángel Cortés (gitarra).
  • Niño Martín (2. gitarra).
  • Jorge Pérez (perkusioa).

>Informazio gehiago: hemen