Berriak

Medeski, Martin & Wood, jazz alternatiboenaren erakusle, Campos Antzokian izango ditugu azaroaren 5ean

Medeski, Martin eta Wood hirukotea ezaguna da jazza gazteenei hurbiltzeko zabalkunde-lana egiten duelako; honako honetan, Bilbon izango ditugu Bilbao 700 Fundazioak antolatutako “365 Jazz Bilbao” zikloan parte hartzeko, hain zuzen ere, Campos Eliseos Antzokian, azaroaren 5ean, 20:00etan. “Free Magic’ euren azken lana aurkeztuko dute.

Gure inguruetan gogoan dugu oraindik zein irudi ona utzi zuten Donostiako Jazzaldian eskaini zuten errepertorio bete-beteak, formatu elektriko eta akustikoan. Jazz alternatiboaren erakusle nagusitzat jo izan diren arren, beste era bateko ikusleak ere erakarri ditu taldeak. Horrez gain, hirukote moduan zein banaka, era askotako musikariekin jardun dute. Hirukote moduan Iggy Pop-ekin eta John Scofield-ekin elkarlanean aritu dira eta eszenatoki berean aritu dira The Roots, Beck, a Tribe Called Quest, Hermeto Pascoal eta Phish musikariekin. Banaka, Medeskik diskoa grabatu du The Word-ekin, Martinek disketxea ireki du eta Wood-ek  Stanton Moore, Bob Moses eta Karl Denson-ekin grabatu du.

2013ko edizioa otsailean hasi eta azarora arte luzatuko da, izen handiz betetako kartelarekin. Orain arte hauek aritu dira Bilbon: ROMANO, SCLAVIS eta TEXIER maisu frantziarrak, Estatu Batuetako LIZZ WRIGHT kantautorea; New Yorkeko

RAVI COLTRANE saxofon- eta klarinete-jotzailea; Ollinoiseko TOM HARRELL tronpeta-jotzailea eta Londreseko CLEVELAND WATKISS kantaria. Honako honetan MEDESKI, MARTIN & WOOD taldea ikusteko aukera izango dugu (azaroaren 5ean). Eta zikloari amaiera emateko, azaroaren 21ean,  AVISHAI COHEN kontrabaxu-jotzaile israeldarrak joko du.

MEDESKI, MARTIN ETA WOOD    www.mmw.net

  • AZAROAREN 5ean (martitzena) 20:00etan   
  • Campos Elíseos Antzokia                                       
  • Prezioa: 6 €.

John Medeski (pianoa eta organoa), Billy Martin (bateria eta perkusioa) eta Chris Wood (baxua) dira taldea osatzen dutenak. 80ko hamarkadan askotan “gurutzatu” ziren euren ibilbide artistikoak baina 1991ra arte ez ziren era ofizialean “batu”, New York-eko Village Gateko kontzertu batean. Urtebete geroago ‘Notes from the Inderground’ lehenengo diskoa argitaratu zuten; 1993an, ‘It’s a Jungle in Here’  eta urte bi geroago, ‘Friday Afternoon in the Universe’ argitaratu zuten, hirukoteari ospea eman zion diskoa; garai hartan, oraindik grrove-ari begira zeuden. Herrialdean bira nekaezinak eginez eta Phish-ekin zuzenean pare bat aldiz jo ondoren, Estatu Batuetako talderik ezagunenetakoa bihurtu zen. 1996. urtearen amaiera aldera, taldea itzulerako bidea egiten hasi zen, abangoardiako sustraietarantz.

Une honetan, taldeak eragin handia dauka organo-jotzailea duten hirukoteak –azken boladan, asko daude horrelakoak- ernaberritzen.

DISKOAK:

  • 1992 Notes fron the Underground
  • 1993 It’s a jungle in Here
  • 1995 Friday Afternoon in the Universe
  • 1996 Shack Man
  • 1997 Farmer’s reserve
  • 1997 Bubblehourse
  • 1998 Combustication
  • 1999 Combustication remixes
  • 1999 Last Chance to Danve Trance (perhaps)
  • 2000 Tonic (zuzenekoa) – disko akustikoa.
  • 2000 The Dropper – disko elektrikoa
  • 2001 Electric Tonic
  • 2002 Uninvisible
  • 2004 End of the World Party (Just in case)
  • 2006 Note Bleu-Best of the Blue Note Years 1998-2005
  • 2006 Out louder
  • 2008 Let’s Go Everywhere
  • 2008 Zaebos
  • 2008 Radiolarians I
  • 2009 Radiolarians II
  • 2009 Radiolarians III
  • 2009 Radiolarians: The Evolutionary Set.
  • 2011 MSMW Live: I case the World Changes Its Mind
  • 2012 Free Magic 

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN