Berriak

LORALDIA FESTIBALA. Apirilaren 9tik 24ra Bilbon

Euskarazko kultur ekoizpenaren azken loreek hiria hartuko dute.

Esparru artistiko guztietako ikuskizunak izango ditugu hiru astez: musika, dantza, antzerkia, zinema, literatura, bertsolaritza, performancea…

●16 egun.
● 30 ikuskizun baino gehiago
● 50 artista baino gehiago.
● 11 lekutan.

BONOA
BIDADOR PASTORALA, ANNE ETCHEGOYEN & BIOTZ ALAI ABESBATZA, MAURIZIA eta
MAITE.K ikuskizunetarako bonoa izango da salgai Elkar dendetan eta webgunean.

50 bono baino ez dira salduko, 30 euroren truke, hau da, sarrerak banaka erosita baino %40 merkeago. Bonoa apirilaren 1era arte egongo da salgai.

SARRERAK

● Sarrerak ikuskizun bakoitza burutuko den aretoko leihatilan edota webgunean erosi ahalko dira.
● Ikuskizun batzuk doakoak dira baina gonbidapena behar dute. Gonbidapenak www.loraldia.eus webgunean eskatu beharko dira.

LORALDIA2016_PROGRAMA >