Berriak

LORALDIA ESKOLA. Ikasleentzat zein familia osoarentzat proposamenak

Loraldia Eskola egitasmoak Festibalean ere izango du lekua. Hala, DBHko ikasleei
zuzendutako bi ikuskizun eskainiko ditugu:

MUXUA (Apirilak 20, Arriaga Kuartitoa)
Bi ikasle eta irakasle bat. Hiru ikuspuntu istorio bera kontatzeko. Tanttaka Teatroaren antzezlan honek maitasuna, gorrotoa eta indarkeria ditu hizpide. Benetan jazotako gertaeretan oinarrituta dago. *Nagusientzako funtzio bat ere izango da.

PASTORALA ETA MASKARADAK (Apirilak 20, Campos Antzokiko Kupula
Mixel Etxekoparrek pastoralen eta maskaraden berri emango die gazteei, zuzeneko musikarekin lagundutako hitzaldi berezi honetan.

Eta etxeko txikienen zein horien gurasoen gozamenerako…

OIHANETIK TXANGOA ETA DENBORAREN MAKINA
Alberto Urretxok gidari duen Euskadi Brass metalezko instrumentuz osatutako taldeak haurrak protagonista bihurtuko ditu. 3 eta 9 urte bitarteko haurrek lehenik tailer bat egingo dute, eta, ostean, tailer horretan ikasitakoa kontzertuan erakutsiko dute, guraso zein hurbildu nahi duen ororentzat.

www.loraldia.eus

LORALDIA2016 PROGRAMA >