Berriak

LORALDIA 2016. ‘Thinking Football’ Film Laburren Lehiaketa

Athletic Fundazioarekin elkarlanean, Thinking Football Film Festival zine jaialdiak eta Loraldia Festibalak bat egingo dute film laburren lehiaketa honetan. Euskarazko ikus-entzunezko ekoizpena sustatzea du helburu.

Sariak:
● Lanik onenak 1.200 euroko diru-saria irabaziko du.
● Epaimahaiak erabakitako lanak San Mamesen proiektatuko dira partidu egunetan, eta egileak gonbidatuak izango dira.

Arauak:
● Gaia: Thinking Football, futbola pentsatzen.
● Iraupena: Gehienez 2 minutu (kredituak barne).
● Epea: Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 6a izango da.
● Hizkuntza: Lanak euskarazkoak izango dira.
● Generoa: Guztiak onartuko dira; fikzioa, animazioa, dokumentala…
● Bidalketa: Lanak WeTransfer bidez (wetransfer.com) bidali behar dira komunikazioa@loraldia.eus helbidera. Mezuan egilearen izen-abizenak, telefonoa eta lanaren izenburua bidali behar dira.

www.loraldia.eus

LORALDIA2016_PROGRAMA >