Berriak

Leslie Helpertek, Billie Holiday-ren lanaren ordainetan, Villa de Bilbao Hotelean arituko da urriaren 24an eta 25ean

Urriaren 24an (barikua) eta 25ean (zapatua), 23:00etan, Villa de Bilbao hotelera hurbiltzen direnek aukera izango dute Leslie Helpert 4tet-en kontzertua entzuteko. Billie Holidayren lañaren ordainetan eskainiko dute kontzertua.

Helpertek mundo zabaleko 300 areto eta jaialditan baino gehiagotan jardun du; esate baterako, Lino Venturan, Nizan; Kechmaran, Marokon; eta Primavera Sounden, Bartzelonan; baita  Yoshi’s Jazz Cluben, San Frantziskon. 

Zenbait disketxerekin sei disko editatu ditu eta Motownek, Universalek eta Cirque du Soleil delakoak erabili dute haren konposizioren bat edo beste. Gaur egun Bartzelonan bizi da eta han ahotseko eta gitarrako irakaslea izateaz gain, sarritan eskaintzen ditu kontzertuak hiriko klubetan. 

Orain hamaika urte, Helpert erabat liluratuta geratu zen jazzean eraginik handiena izan duten emakumeen artean dagoen Billie Holidayrekin eta beronen lanarekin. Horregatik omenalditxoa eskaini gura izan dio 365 Jazz Bilbao’ zikloan. Amerikako Estatu Batuetan jira batean zela, zehatz-mehatz aztertzen hasi zen Holidayren “fraseoa”, jazz figura handi honen errepertorioa ulertzeko eta interpretatzeko.

Gogoan izan, kontzertuak bariku eta zapatu gauetan eta dohainik izaten dira; tragoa hartzea nahikoa izango da kontzertuaz gozatzeko. 

‘365 JAZZ BILBAO’ 

Leslie Helpert – NH Villa de Bilbao hotela.

Leslie Helpert (ahotsa), Albert Vila (gitarra), Francisco López (kontrabaxua) eta Dani García (bateria).

Urriaren 24an (barikua) eta 25ean (zapatua).

23:00etan. (Tragoa hartu behar da kontzertua entzuteko).