Berriak

KulturAire, Munduko Kulturen Topaketa. Azaroak 10, 11 eta 12

Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Herri Kultura Garaikideen Nazioarteko lehenengo Topaketa azaroaren 10ean, 11n eta 12an egingo da Bilbon, Campos Eliseos Antzokian eta Azkuna Zentroan. Helburua, euskal kultura garaikidea -sustrai herrikoiak dituena-, eta adierazpide garaikideetarako bilakaera izan duten beste kultura batzuen arteko trukea da. Horiek horrela, gertuko herri kulturak eta mundu mailako beste herri kultura berritzaile batzuk ezagutarazi nahi dira. Lehenengo edizio honetan kultura eskoziarra eta flamenkoa izango dira gonbidatuak.

KulturAiren egingo diren jarduerekin Bizkaiko eta Euskadiko kultur sareari erakutsi nahi zaio une honetan sustrai herrikoia duten kulturen arloan Europan eta munduan egiten ari dena.

Jaialdiaren egiturari esker, KulturAiren elkarren artean osagarri diren 4 atal bereizteko aukera dago; horietan gai eta eremu hauek jorratuko dira: zabalkundea, ikerketa-lana, jakintza, politika publikoak, kasu arrakastatsuak eta esperientzia profesionalak, betiere arlo praktikoari ere leku eginez.

Ekitaldietako batzuk arlo horretako profesionalentzako izango dira eta ikuskizunak, ordea, denontzat izango dira.

Jarduera motak

KulturAirek jardueraz betetako programa aurkeztu du; jarduera horietan benetako esperientziak aztertu eta eztabaidatuko dira nazioarte mailan izen handia duten profesionalekin, besteak beste, hauekin: Donald Shaw (Celtic Connections Jaialdiko zuzendaria), Greg Lawson (Albatross Song), Faustino Núñez (flamenkologoa), Jagoba Santos ‘Yago’ (gitarrista), Guiomar Fernández Troncoso (Historian lizentziatua eta flamenkoan aditua) eta Asunción Pérez ‘Choni’ (flamenko-dantzari eta koreografoa).

Izena ematea eta sarreran salmenta:

Topaketa profesionalak >> Izen emateak non:

https://www.eventbrite.es/e/entradas-kulturaire-2016-munduko-kulturen-topaketa-encuentro-de-culturas-del-mundo-28508280033

Noiztik: Gaurtik aurrera.

Prezioak:

  • Izen emate bonifikatua: 10, 00 €
  • (azarioaren1-a aurretiko izen emateentzako
  • Izen emate arrunta: 15,00 €

Kontzertu-ikuskizunak >> Azaroak 10: Albatross Song 15,00 €

>> Azaroak 11: Choni Cía. Flamenca 15,00 €

  • Azkuna Zentroa. Jarduera Osagarrien Zentroa 1 (1. solairua).
  • Sarrerak azkunazentroa.com || Infopuntua Azkuna Zentroa

>> Azaroak 12: Yago Santos 15,00 €

  • Azkuna Zentroa. Jarduera Osagarrien Zentroa 1 (1. solairua).
  • Sarrerak azkunazentroa.com || Infopuntua Azkuna Zentroa