Berriak

Juan Ramón Caro gitarra jotzaileak Enrique Morente omenduko du “Gau Flamenkoak” zikloaren barruan

Martxoaren 28an Bartzelonako Juan Ramón Caro gitarra-jotzaile bikaina izango dugu gure artean, lagun dituela Ana Cortes kantuan eta David Domínguez perkusioan, Gau Flamenkoen Zikloan barruan.

Juan Ramón Caro, guraso andaluziarren semea, Bartzelonan jaio zen 1972an eta maisua da gitarra jotzen. Hainbat herrialde eta eszenatokitan ibilia da, kantuan eta dantzan lagunduz artista askori, besteak beste, Enrique Morente, Miguel Poveda, José de la Tomasa, Ginesa Ortega, Arcángel, Belén Maya, Montse Cortés  eta Mayte Martíni.

Ana Cortés kantuan eta David Domínguez perkusioan lagun dituela etorriko zaigu Bilbora “Rosa de los vientos” diskoa, bakarlari moduan egin duen aurrenekoa, aurkeztera. Disko horretan Juan Ramónek flamenkoaren barruko estilo asko jorratzen ditu eta kantuan Miguel Poveda, Arcángel  eta Enrique Morente zenduaren lankidetza izango du. Gaua azken honi eskainiko dio.

Programa Martxoaren 28a, barikua, 22:00etan
SILKEN INDAUTXU HOTELA (Etxaniz Suhiltzailearen plaza, z/g)
Kontzertua: JUAN RAMÓN CARO
Guitarra-jotzaile bakarlaria: Juan Ramón Caro
Kantua: Ana María Cortés
Perkusioa: David Domínguez