Berriak

Juan Ortiz Trio urriaren 23an eta 24an arituko da ’365 Jazz Bilbao’ zikloaren barruan

Urriaren 23an (barikua) eta 24an (zapatua), 23:00etan hasita, ‘Juan Ortiz trio’ taldeak kontzertu bana emango du Villa de Bilbao hotelean. Kideak, liderra den Juan Ortiz eta David Ruiz eta Borja Barrueta dira. Oso ondo moldatzen dira jotzeko orduan eta hori musika serioa egitean eta jo bitartean ondo pasatzean oinarrituta dago. Juan Ortiz taldeko liderra jakin-nahia duen musikari eta hezitzaile gaztea da. Ibilbide aberatsa izan du; horrela bada, pianista jardun du trasatlantiko batean, teklista aritu da The Cherry Boppers taldean eta jazzeko irakaslea izan da Katmandun. Musika-kezkek mundu zabaleko agertokietan jotzera eraman dute; hala nola, Amsterdamen, Kalkutan, Londresen eta Tokion.

Juan Ortiz 4 urterekin hasi zituen musika-ikasketak eta ordutik hona beti egon da musikari lotua. Musika klasikoa ikasi zuen lehendabizi eta gero Donostian jarraitu zuen Musikenen. Hor Pianoko Lizentziatura ikasi zuen, besteak beste, Iñaki Salvador, Perico Sambeat eta Jorge Rossy irakasleekin. Beste musikari batzuek ere eskolak eman dizkiote; hala nola, Jean-Michel Pilc, Agustí Fernández eta Moisés P. Sánchezek. 2011n, Madrilera joan zen eta han bere jazz hirukotea sortu zuen David Ruiz eta Baroja Barrueta bidai lagun nekaezinekin. Horren emaitza izan zen 2012n grabatutako ‘Life is too short’ lana. Album horri BBK Jazz sarietan urteko jazzeko albumik onenaren saria eman zioten.

‘365 JAZZ BILBAO’

  • Juan Ortiz Trio- Villa de Bilbao hotela.
  • Urriaren 23an (barikua) eta 24an (zapatua).
  • David Ruiz (kontrabaxua) + Borja Barrueta (bateria) + Juan Ortiz (pianoa). 23:00etan. (Tragoa hartu behar da kontzertua entzuteko).