Berriak

Jane Monheitek maiatzaren 5ean Campos Eliseos Antzokian, ’365 Jazz Bilbao’ Zikloaren Eskutik

365 Jazz Bilbao zikloaren zortzigarren denboraldia otsailaren 11n abiatu zen inoiz ez bezalako idarrez, Zara McFarlaneren kontzertuarekin. Horren ondoren, Tony Allenen eta Manu Katchéren kontzertuak izan ziren. Oraingo honetan, Jane Monheit izango da ‘365 Jazz Bilbao’ zikloaren barruan, maiatzaren 5ean (martitzena) joko duena, 20:00etan, Campos Eliseos antzokian

Estatubatuar kantariak oso ahots ona du eta errepertorioko interpretazio egiazko eta jatorren ondorioz, generoko erreferente bihurtu da. Horren froga ditugu azken hamarkadan jasotako goraipamen eta sari ugariak.

Haren lehen diskoa ‘Never never land’ izan zen eta jazzaren kritikarien elkartearen iritziz debuteko diskorik onena izan zen. Bilboard  zerrendaren goiko aldean egon zen urtebetetik gora. Horren ondoren grabatutako beste lan batzuek ere antzeko arrakasta lortu zuten. Haren kategorian, saldutakoen zerrendetan lehen postuetan egon dira eta Grammy sarietarako aipamen bi lortu zituen. Orain Janek, Judy Garlanden omenezko bere ikuskizunean, ‘You Gotta have me go with you’, ‘I wish I were in love again’, ‘Over the rainbow’ edo ‘Hello Bluebird’ bezalako klasikoak interpretatzen ditu.

Jazzik onena Bilbora itzuliko da Bilbao 700 Fundazioaren eskutik eta kontzertu paregabeak izango dira urte osoan. Horrela, bada, atzerriko artista ospetsuek eta estatuan sendotuta dauden taldeek uriko aretoak eta hotelak beteko dituzte honezkero fidela den ikuslegoa asebetetzeko. Izan ere, kontzertu hauek aukera kultural garrantzitsua bihurtu dira.

Programak entzule-mota guztiengana heldu nahi du eta estilo desberdinak barnebildu nahi ditu: jazzeko sustrai sakonenetik hasi eta azken abangoardietaraino, beste zenbait generorekin egindako fusioak ahaztu gabe, besteak beste, horien artean musika klasikoa, rocka, blusa, hip hop edo ‘munduko musikak’ ditugu.

Asko dira 365 Jazz Bilbao zikloaren bereizgarri diren artistak, taldeak, erritmoak eta estiloak. Jazzaren zaleak ugari direnez gero, ziklo honek hasiera-hasieratik bilatu izan du kalitaterik gorena, programazio askotarikoa eta ikusle guztientzako prezioak.

2015eko edizioaren lehen zatia (otsailetik ekainera) izen handiz beteriko kartel batekin hasi zen: otsailaren 11n ZARA McFARLANE abeslari ingelesak hasi zuen denboraldia eta, ondoren, TONY ALLEN bateria-jotzaile afrobeat-aren txanda izango da (martxoaren 11n) eta MANU KATCHÉ perkusionista eta konpositore frantziarra (martxoaren 31n) izan ziren. Onraingo honetan JANE MONHEIT abeslari estatubatuarraren txanda da (maiatzaren 5ean). Gero,  CHRISTIAN MCBRIDE Philadelphiako baxu-jotzaile birtuosoa (ekainaren 2an) etorriko da.

JANE MONHEIT

Martitzena, MAIATZAK 5, 20:00etan

Campos Eliseos antzokia.  Prezioa: 6€

Jane Monheit. (Oakdale-Nueva York, 1977) profesional moduan hasi zen kantatzen Bohemiako Connetquot bigarren hezkuntzako eskolan (Nueva York) ikasten ari zela. Eskola horretan graduatu zen 1995ean. Manhattango Musika Eskolan (Nueva York) kantua ikasi zuen Peter Eldridgeren zuzendaritzapean. 1999an eskola horretan graduatu zen ohorearekin eta Musikan lizentziatura eskuratzeaz gain, William H. Borden saria eskuratu zuen. Rick Montalbano  bateria-jotzailearekin ezkonduta dago eta seme bat dute.

Karreran dagoeneko 9 album eta 2 DVD kaleratu ditu eta artista gonbidatu gisa beste askotan parte hartu du. Sky Captain and The World Of Tomorrow filmaren soinu-bandan badu kolaborazio bat; izan ere,  ‘Over the rainbow’ kantatzen du.  Urtean zehar hainbat jira egin ohi ditu bere bandarekin. Banda horretako partaideak dira Michael Kanan (pianoa), Neal Minero (baxua) eta Rick Montalbano (bateria). Eta Amerikako Estatu Batuetako orkestra sinfonikorik nagusienekin ere kantatu ohi du.