Berriak

Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Juan mari Aburto Bilboko Alkatea Musika-Música Jaialdia zabalduko duen kontzertura joango dira

 Iñigo Urkullu lehendakaria eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bihar, martxoak 4, Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Musika-Música jaialdia Euskalduna Jauregian zabalduko duen kontzertura joango dira.

Lehendakaria eta Bilboko Odisea Auditorioan jaialdiari hasiera emango dion kontzertura joango dira. Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS), Bilboko Koralarekin eta Easo Abesbatzarekin, Wagnerren zenbait opera-obertura eta koru eskainiko ditu; hala nola, Der fliegende Holländer WWV63, Lohengrin WWV75, Tanhäuser WWV 70.