Berriak

Gregory Porter, kantariak bere Grammya estreinatuko du “365 Jazz Bilbao” zikloan

Tigran Hamasyan pianista armeniarrak ‘365 Jazz Bilbao’ren denboraldi berria ireki ondoren, Gregory Porter da Bilbao 700 Fundazioak antolatutako zikloko hurrengo izar gonbidatua.

Gregory Porter gaur egungo jazzaren ahotsik bikainenetako bat dela uste da eta horrela ziurtatzen du ‘Liquid Spirit’ albumagatik jaso berri duen Grammy saria, jazz kantaririk onena izateagatik eman diotena.

Nat ‘King’ Cole, Joe Williams eta Donny Hathaway dira Porterrek bere ibilbidean inspiraziotzat eta eragintzat aipatzen dituen kantarietako batzuk, bai eta umea zenean joan ohi zen elizako artzaina ere. Hathaway edo Cole bezalako kantarien lana lagungarria izan zen Porterren ahots-estiloari forma emateko eta munduko ikuspegi propioa izateko. Hala erakusten dute zazpi konposizio originalek eta ‘But Beautiful’ eta ‘Skylark’ bezaleko klasikoen interpretazioa, hain harrigarria dena.

Kantari estatubatuar honi buruz esaten dute bere ahotsak laztandu, besarkatu edo desafiatu dezakeela. Bere ahotsaren maisutasunak Wynton Marsalis bera harritu du eta “kantari itzela” dela esan du.

2014ko edizioa otsailean izan zen eta maiatzera arte izen handiz betetako kartela daukagu. Bilboko aretoetara musikaririk onenak etorriko dira, esaterako: TIGRAN HAMASYAN (otsailaren 4a), GREGORY PORTER kantari kaliforniar bikaina (martxoaren 12a), ROY HARGROVE QUINTET tronpeta-jolea (apirilaren 23a) eta TERENCE BlANCHARD Luisianako tronpeta-jole, konpositore eta moldatzailea (maiatzaren 27a).

GREGORY PORTER; www.gregoryporter.com   

  • Martxoaren 12a, eguaztena, 20:00                                            
  • Campos Elíseos antzokia.
  • Prezioa: 6 €

GREGORY PORTER. Los Angeles hirian jaio zen, Bakersfielden hazi zen eta orain Brooklyngo Bedford-Stuyvesant gunean bizi da. Bere musika-ibilbidea asko igo zen Europan eta batez ere Erresuma Batuan zenbait programetan aritu zelako, adibidez ‘Jamie Cullum´s BBC radio program’en, ‘Later with Jools Holland’ programan, gonbidatu berezi modura ‘London Jazz Festival’ jaialdian edo artista gonbidatu bietako bat izanik ‘Carole King´s 2011 BBC holiday televisión special’ programan.

Jazzwise’ aldizkari ingelesak 2011ko lehenengo albuma izendatu zuen bere lehen lana, ‘Water’. Kantari baten lanak titulu hori lortzen duen lehen aldia da.

2012an bigarren diskoa argitaratu zuen ‘Be Good’, ‘Motema Music’ diskoetxearekin eta Brian Bacchus produktorearekin (Norah Jones, Cassandra Wilson, Joe Lovano, Lizz Wright, etab.). Lan horretan, Gregory Porterrek bere alderdi guztietan nabarmentzen da: ahots indartsuko kantaria, gustua interpretatzeko unean, konpromiso soziala erakusten duten piezak, eta jazzaren eta soularen nahasketa ia perfektua.

Informazio gehiago eta egitaraua HEMEN>