Berriak

“GIRLS IN BAND” taldeak 1930eko hamarkadako emakumen instrumentistei omenaldia eskainiko die

Apirilaren 17an (barikua) eta 18an (zapatua), egun bietan 23:00etatik aurrera, Villa de Bilbao hotelean joko dute Elsa Lizundiak, Elisabet Raspallek, Queralt Campsek eta Lucía Martínezek. ‘Girls in band’ osatzen dute eta Espainiako leku batzuetatik joanda batu egiten dira akordatutakoaren arabera. Gainera, gure jazz-panoramaren belaunaldi batzuen ordezkariak dira.

Erritmo-oinarri sendoa dute ardatz eta energiaz eta komunikazioaz gain bat-batekotasunak ere badu lekua taldean, hasi euren konposizio propioetatik eta Miles Davis, Joe Henderson, John Coltrane, Lee Morgan, Dexter Gordon eta Wayne Shorter bezalako saihestu ezineko erreferentzietaraino doala haien errepertorioa.

Horrela omenaldi bat eskaini nahi die jazzaren historian inolako onarpenik jaso ez duten eta ahaztuta geratu diren ehunka emakumeri. Taldearen izena ‘The girls in band’ dokumentaletik hartuta dago. Dokumentalak 1930eko hamarkadatik orain arteko emakume instrumentisten istorio ezezagun eta hunkigarriak kontatzen ditu

Talentu handiko emakume horiek jokabide sexistak eta arrazistak jasan behar izan zituzten baina eusten eta euren talentua onartzen ez zituen mundu batean erakusten jakin zuten.  1940ko hamarkadan emakumeek osatutako ehunka banda zeuden Ipar Amerikan; hala ere, swing eta jazzaren kronistek beste leku baterantz begiratu zuten.

‘Girls in band’ izenaz Elsa Lizundiak, Elisabet Raspallek, Queralt Campsek eta Lucía Martínezek gogora ekarri nahi dituzte ahaztuta, onartu gabe eta entzunak izan gabe geratu ziren emakume horiek guztiak.

‘365 JAZZ BILBAO’ zikloaren barruan, Bilbao 700 Fundazioak jazz musikako programazio egonkorra NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hoteletara zabaldu du. Kontzertuak bariku eta zapatu gauetan eta dohainik izaten dira; tragoa hartzea nahikoa izango da kontzertuaz gozatzeko.

‘365 JAZZ BILBAO’

‘Girls in band’ – NH Villa de Bilbao hotela.

Apirilaren 17an (barikua) eta 18an (zapatua).

Elsa Lizundia (saxo tenorra) + Elisabet Raspall (pianoa) + Queralt Camps (kontrabaxua) + Lucía Martínez (bateria) 23:00etan. (Tragoa hartu behar da kontzertua entzuteko).