Berriak

Gabriel de la Tomasa, flamenkoaren eta kantearen sustrai sakonetako oinordekoa, Gau Flamenkoetan

Bilbao Flamenco Jaialdiaren VI. edizioari amaiera bikaina emanda, orain Gau Flamenkoen zikloaren txanda da. Bilbao 700 fundazioa da antolatzailea eta horretarako Bilbao Flamenco elkarteak laguntzen dio. Urte guztian, fundazioaren eskutik, Bilboko entzuleek aukera dute flamenkoaren ziklo honetaz Bilboko hoteletan gozatzeko. Oraingo honetan Gabriel de la Tomasa kantari sevillarra izango da azaroaren 8ko 22:00etatik aurrera Hesperia Bilbao hotelean entzuleei ondo pasaraziko diena.

Zikloko lehenengo emanaldia Miguel Levik eman zuen otsailaren 8an; ondoren, otsailaren 22an, Oscar Herrero gitarra-jotzaile madrildarra izan genuen; apirilaren 5ean, Fernando de la Morena flamenko-kantaria; apirilaren 19an, Huelvako Regina flamenko-kantaria; maiatzaren 31n, Pepe Habichuela Trío; ekainaren 21ean, Verea De En Medio; eta uztailaren 18an María Martín. Kontzertu guztiak 22:00etan hasten dira eta doakoak dira, baina tragoa hartu behar da giro flamenkoan kontzertua entzun ahal izateko

Gabriel Gregorio González, jendeak Gabriel de la Tomasa izenaz ezagutuagoa, sustrai flamenko sakonak dituen familia batekoa da; izan ere, Manuel eta Pepe Torres, kante flamenkoaren zutoin handiak, senideak ditu. Gainera, Tomasa Solo Días ‘La Tomasa’ eta Manuel Gregorio Gutiérrez ‘Manuel Pies Plomo’ figura handien iloba da, eta oraingo kante flamenkoaren zutoina den ‘José el de la Tomasa’ handiaren semea da.

Sevillan, Macarena auzoan jaioa da. Gabrielek modu naturalean forjatu ditu bere kantea, erritmoa eta konpasa ulertzeko era taula gainean artista handiekin batera dantzari akonpainamendua eginda taxutu du; horien artean, besteak beste, hauxek ditugu: Miguel “El Funi”, Esperanza Fernández, Carmen Ledesma, Tony el Pelao, Pilar Ogalla, Andrés Peña eta José Maya.

Kantari bakarlari 2008ko Sevillako Flamenkoaren Biurtekoan jardun zuenetik, oso kritika onak lortu ditu. Mundu zabaleko hiri eta herrialde askotako entzuleak, hala nola, New York, San Francisco, Los Angeles, San Diego edo Japonia, Costa Rica, Frantzia, Holanda, Belgika, Suedia edo Norvegiako entzuleak ustez etorkizun handia duen eta kante flamenkoaren eta ijitoen kantearen esentziarik garbienen oinordekoa den gazte honen lan bikainaren lekukoak izan dira.

Gaur egun, Gabriel de la Tomasa Madrilen bizi da. Han de Joaquín Cortés, Rafael Amargo, Dorantes edo Juana Amayaren konpainietan parte hartzen du eta bere lehen diskoa kaleratzeko lanean ari da. Oraingo honetan Bilbora hirukote moduan dator, kante ortodoxoaren oihartzunak guri helarazteko, gitarran Juan Jiménez eta perkusioan Juan Carmona lagun izango dituela.

Programa

Azaroaren 8an (martitzena), 22:00etan, HESPERIA BILBAO hotelean.

  • Gabriel de la Tomasa (kantaria)
  • Juan Jiménez (gitarra)
  • Juan Carmona (perkusioa)

> Informazio gehiago: hemen

> www.facebook.com/BilbaoFlamenco