Berriak

FMI Trio taldea, ‘Jazz Bilbao Gau-Txori’ zikloko hurrengo kontzertuko protagonista, bihar Carlton Hotelean

JAZZ BILBAO GAU-TXORI gaueko programa da, eta euskal jazzaren arloan suspertzen ari diren figurei balioa emateko xedea dauka. Bi emanaldi izango ditu GAU-TXORI kontzertu bakoitzak; 20:30ean bata, 23:00etan bestea, eta NH Hesperia, Carlton, Indautxu eta NH Villa de Bilbao hoteletan izango dira.

FMA Trio

Fredi Peláez (Hammond organoa); Mikel Romero (gitarra), Ander Hurtado de Saratxo (bateria)

  • urriaren 14a
  • Carlton hotela
  • Emanaldiak 20:30ean eta 23:00etan

FMA Trio Fredi Pelaez, Mikel Romero eta Ander Hurtado de Saratxok osatzen dute, Hammond organodun trio klasikoen bidea jarraituz. Horietan bezala, FMA Trio-n Frediren Hammond organoak betetzen du baxuaren papera, horrela “hiru musikarik osatutako laukotea” eratuz.

#1 lanean bildu distuzten abestiek Larry Young, Larry Goldings edo Jimmy Smith-en hirukoteen musika ekartzen dute gogora, boogalootik abiatu eta balada goxoetatik energiak gainezka egiten duen swing azkarretara zabaltzen den estilo-aniztasunarekin.