Berriak

Rubén Salvador, Bilbao 700 Fundazioak antolatutako ‘Jazz Bilbao Gau-txori’ zikloko hurrengo kontzertuko protagonist

JAZZ BILBAO GAU-TXORI gaueko programa da eta garrantzia ematen die Euskal Herriaren hasten ari diren jazzeko musikariei. Horrela, bada, gure artistek leku bat daukate beren balioa eta esperientzia erakusteko. GAU-TXORI kontzertu bakoitzak saio bi dauzka, 20:30ean eta 23:00etan, NH Hesperia, Carlton, Indautxu eta NH Villa de Bilbao hoteletan.

GAU-TXORI zikloak zortzi kontzertu aurkeztuko ditu Bilboko lau hoteletan: Carlos Velasco Trio (irailaren 16a), Rubén Salvador (irailaren 30a), FMA Trio (urriaren 14a), José Luis Canal Trio (urriaren 28a), Víctor de Diego Trio (azaroaren 4a), Gerónimo Martín Sexteto (azaroaren 18a), Abraham de Román Sexteto (abenduaren 2a), Collado-García-Benito Trio (abenduaren 16a).

RUBÉN SALVADOR boskotea

Rubén Salvador (tronpeta); Julen Izarra (saxo tenorra); Satxa Soriazu (pianoa); Hilario Rodeiro (bateria); Javier Mayor (kontrabaxua).

Irailaren 30a.
NH Hesperia Bilbao.

Saioak: 20:30ean eta 23:00etan.

Rubén Salvador Euskal Herriko eszenako musikaririk garrantzitsuenetako bat da eta bere ibilbidea gure mugetatik kanpo gauzatzen ari da; izan ere, estatuko tronpetistarik ospetsuenetako bat da. Goi-mailako titulua dauka tronpeta klasikoan eta jazzeko tronpetan eta Musikenen ikasi zuen Bob Sands, Iñaki Salvador eta Andreij Olejnizack irakasleekin.

Rubén Salvadorrek eta bere boskoteak R. S. Faktor proiektua aurkeztuko dute Jazz Bilbao Gau-txori zikloan. Proiektu horren barruan dago Starting, bere bigarren diskoa. Kritika ugari eta onak izan ditu eta BBK Jazz sarietako Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu zuen.

Salvadorrek hezkuntza-lan garrantzitsua egiten du Donostia, Amurrio eta Zarautzeko musika‑eskoletan eta Miranda de Ebroko Musika Kontserbatorioan. Berrogei disko baino gehiago grabatu ditu eta oraintsu argitaratu du Akufeno, R.S. Faktor proiektuko bigarren diskoa.