Berriak

AEBetan lehen enbaxadorea izan zen Diego Maria Gardoki enpresari eta diplomatiko bilbotarren oroimenez liburu bat argitaratzea

Bilbao 700-III Millenium Fundazioak eta MUELLE DE URIBITARTE EDITORES etxeak batera egin dute lan, irakurzaletasuna sustatzeko eta XVIII. mendeko bilbotarrik garrantzitsuenetako bat oroimenera ekartzeko. Diego Maria Gardoki enpresari eta diplomatikoa lehen enbaxadore espainiarra izan zen Amerikako Estatu Batuetan.

1735eko azaroaren 12an jaio zen familiaren etxean, egun Mujika eskolak dauden orubean; hau da, Erribera kalearen eta Andra Maria kalearen izkinan. Gardoki Bilboko Kontsuletxearen merkataritza-giroan sartu zen eta lehen erakunde horretako lehen nagusia izan zen. 

14 urterekin, Londresera bidali zuten ikastera. Handik ingelesez oso ondo zekiela etorri zen eta behin Carlos III.aren gortean instalatuta, ingelesez ondo jakinda, hasieran itzultzailea izan zen eta gero Erregeren ordezkari zuzena Iparramerikako independentistei laguntzeko izan ziren ezkutuko batzarraldietan, Britainia Handia metropoliaren aurka egin zuten gerran.

gardoqui-libro1

Amerikako Estatu Batuen sustatzailea eta sorreraren lekukoa

Gardoki Arrikibar familiaren merkataritza-sare handia berehala jarri zen Carlos III Erregeren izenean iparramerikarren kausaren alde. Azkenean, Pariseko Ituna sinatuta, Iparramerikar kolonien independentzia onartu zen. Eta orduan Gardoki Amerikako Estatu Batuetan Espainiak izan zuen lehen enbaxadorea izan zen.

Historialari batzuen ustez, George Washington Amerikako Estatu Batuen lehen presidenteak karguaren zina egiteko ekitaldian ohorezko lekuan egon zen Diego Maria Gardoki bilbotarra. Emandako ezkutuko laguntza haren oroimenez, 2008tik, Gardokiren estatua bat dago Filadelfian, Estatu Batuen Independentziaren Adierazpena irakurri zuten lekutik oso hurbil. 

Diego Maria Gardokiri esker, 1780ko urtarrilean, Bilbora etorri zen bisitan John Adams. Urte batzuk geroago Amerikako Estatu Batuetako bigarren presidentea izango zena. 1790etik aurrera, Diego Maria Gardoki Ogasuneko idazkaria izan zen. Carlos IV. Errege berriaren lehen ministroaren maniobra politikoen biktima izan zen Ogasuneko Idazkaritzan Diego Maria Gardoki. 

Azken destino diplomatikoa Torino izan zen. Hantxe italiar penintsula zein zatikatuta zegoen ikusi zuen eta Napoleon Italia okupatzeko egindako lehen mugimenduak ikusi zituen bertatik bertara, are gehiago, Napoleon ezagutu ere egin zuen.

Itsasoari eta merkataritzari estuki lotutako XVIII. mendeko eta 7.000 bat biztanle zituen Bilbo haren izpiritu ekintzailearen adierazgarririk onenetakoa da Gardoki. Bilbok apurtu zuen harresia zabaltzeko, Atxuritik Kañu pasealekuraino; eta Bidebarrietatik eta Posta kaletik San Nikolaseraino.

Bizitza politiko gorabeheratsua izan zuen Gardokik eta mundu zabaleko goi-mailako pertsonalitate asko ezagutu zituen. Hala ere, Diego Maria Gardokik ez zuen inoiz ahaztu Bilboko sustraiak; eta hori agerian geratzen da anaia Jose Joaquini Torninotik bidalitako eskutitz batean, enbaxadore-kredentzialak jaso ondoren, anaiari Begoñako basilikan mezen bederatziurrena enkargatzeko agintzen diola.

gardoqui-libro2

Liburuaren egilea

BILBAINOS RECUPERADOS sailean argitaratu da liburu hau. Egilea Alfonso Carlos Saiz Valdivielso (Bilbo, 1940) da. Zuzenbidean doktorea da Unibertsitate Konplutensetik eta Madrileko Kazetaritzako Eskola Ofizialetik kazetari titulatua da.

Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle titularra izan da Deustuko Unibertsitatean, 2005ean erretiroa hartu zuen arte. 

Trantsizioko urteetan, Arte Ederren Museoko Artezte Batzordeko eta Euskal Museoko Batzorde Iraunkorreko kidea izan zen. 1979an, beste intelektual bilbotar batzuekin batera, El Sitio elkarte historikoa berriz eratzea sustatu zuen. El Sitio elkarteko burua izan zen 1981etik 1983ra. 

Sociedad Bilbainako, Bilboko Koral Elkarteko eta Forum Deustoko artezte-batzordeetako kidea ere izan zen eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako eta Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako kidea ere bada.

1970eko hamarkadako hasieratik jakintza-arlo askotako liburuak argitaratu ditu: ‘La fiesta taurina, una pasión ibérica’ (1972), ‘Triunfo y tragedia del periodismo vasco’ (1977), ‘Indalecio Prieto, crónica de un corazón’ (1984), ‘Fleta, memoria de una voz’ (1986), ‘Me llamaron Raquel’ (1988), ‘Viaje al corazón del canto’ (1991), ‘Iniciación al estudio del Derecho Político’ (1995) eta ‘Lecciones de Derecho Constitucional’ (2003). 

BILBAINOS RECUPERADOS sailaren barruan, Saiz Valdivielsok hiru monografia argitaratu ditu: ‘Nemesio Mogrobejo, la escultura en carne mortal’ (2006), ‘Mazarredo y Urquijo, entre dos fuegos’ (2008) eta ‘Rafael Sánchez Mazas, el espejo de la memoria’ (2010).