Berriak

30.000TIK GORA LAGUN ETORRI DIRA MUSIKA-MÚSICA JAIALDIAREN XVI. EDIZIORA

 

 

Aurtengo jaialdian parte hartu dute 850 musikari profesionalek, kontserbatorio eta musika eskoletako 880 ikaslek eta 40 adituk, kolaboratzaile espezifiko bezala jardun direnak. Horiei guztiei esker, 75 kontzertu eskaini dira aretoetan eta 24 Kioskoan. Gainera, 2.500 ikaslek parte hartu dute martxoaren 1, 2 eta 3an Euskalduna Jauregian egin den ikuskizun didaktikoan.

Azken kontaketa egin gabe badago ere, dagoeneko badakigu 30.000tik gora lagun etorri direla, eta sarrerak agortu egin dira kontzertu askotan. 

Musika-Música 2017 jaialdira era askotako publikoa hurbildu da, zeina protagonista izan baita programatutako hainbat ekitalditan, hala nola haurrentzako tailerretan, familientzako kontzertuetan, Arteen Besarkadan, hitzaldi eta mahai-inguruetan, ikuskizun didaktikoetan, artistekin eginiko topaketetan… eta, jakina, aretoko kontzertuetan.

Eta datorren urtean…

Musika-Música 2018ko jaialdiak gerra arteko sasoia izango du ardatz. Gerra arteko sasoia une historiko bat izan zen eta, nola ez, musika klasikoak ere jasan zuen aro berri haren gorabehera sozioekonomiko eta kulturalen eragina. Hala, datorren edizioan sasoi horretako musika eta konposatzaileen inguruan egituratuko da jaialdia