Berriak

Musika-Música programaren 13. edizioa amaitu da. Guztira 35.422 ikusentzule egon dira

Musika-Música programaren 2014ko edizioan 35.422 jarleku baino gehiago okupatu dira. Frantziako Errepublikan hartu diren sarrerak guztizkoaren %20 izan dira eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko musikazaleek sarrera ugari ere erosi dituzte.

Balantzea oso baikorra dela esan dezakegu eta musikazaleek emandako erantzunari ederto deritzogu, izan ere, Beethoven eta Brahms zale asko erakartzen duten konpositore bi dira. Halaber, orkestretan erakutsitako maila musikal handia nabarmendu behar da.

Gure Fundazioa hurrengo programa lantzen ari da, hain zuzen ere, Musika-Música Jaialdiak 14 urteko ibilbidea bete duenean. Hurrengo edizioari begira,  Barrokora bueltatzeko aukera aztertzen ari gara, zehatz-mehatz, 1865era, Bach, Haendel eta Domenico Scarlattiren garaira.

Musika-eskoletan emandako kontzertuak

Aparteko aipamena merezi dute Euskal Autonomia Elkarteko eta inguruko hainbat Autonomia Elkartetako –Errioxa, Kantabria, Asturias edo Gaztela-Leoneko- musika-eskoletako 700 ikaslek eskainitako kontzertuek, maisu handiekin batera espazioa partekatuta. Kioskoan eta Von Bülow aretoan eskainitako kontzertu hauek jendaurrekoak izan dira, eta arrakasta handia izan dute. Horietan, euren aparteko kalitateaz baliatuta, interprete gazteek ikusleen arreta erakartzen jakin dute.