Berriak

BILBAO 700 FUNDAZIOAK MUSIKA-MÚSICA JAIALDIKO KARTELA ETA AUZOZ-AUZO PROGRAMA AURKEZTU DITU

 


Bilbao 700 Fundazioak antolatu eta Bilboko Udalak babesten duen Musika-Música jaialdiaren hamaseigarren edizioa martxoaren 2an, 3an, 4an eta 5ean egingo da Bilbon.

Nazioarteko jaialdia Euskalduna jauregian egingo da, BOHEMIA izenburupean eta protagonista izango ditugu Gustav Mahler, Antonín Dvořák, Bedrich Smetana eta Leoš Janáček musikagileak, Txekiar Errepublikako erregio horretakoak guztiak.

Musika klasikoaren jaialdia da Musika-Música, urtero musikariak, ikasleak, melomanoak eta musikazaleak biltzen dituena, milaka minutu gozatzeko musikaz. Edizio honetan, uriko zortzi barrutietan egongo da, Mahler, Dvořák, Smetana eta Janáček-en melodiekin.

2017ko Musika-Músicako Auzoz-Auzo programa kontzertu-aretoetan, parkeetan, udaltegietan eta uriko kaleetan izango da, musika sentitzearen esperientzia partekatuz eta adituengandik ikasiz.

MUSIKA-MÚSICA JAIALDIKO KARTELA

Aurtengo nobedadeetako bat Musika-Música jaialdiko kartela dugu. Hain zuzen ere, Bilbao 700 Fundazioaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmenari esker, jaialdiaren irudia Arte Ederretako fakultateko ikasle batek diseinatu du. Horrela, bada, Arte Ederretako ikasleek egindako lanen artean, Haizea Garciak aurkeztutakoa aukeratu dute 2017ko Musika-Música jaialdia ordezkatzeko.

Cartel_Musika_Mœsica_2017_A2.indd

AUZOZ-AUZO

Aurten Auzoz-Auzo zikloa ere programatuko da. Eta horren barruan hainbat jarduera egingo dira, adin guztietako pertsonek parte hartzeko modukoak. Kontzertuez gain, bestelako jarduerak ere antolatu dira, 5 eta 8 urte bitarteko neskato-mutikoentzako tailer didaktikoak, ikus-entzunezkoen emanaldiak, flashmob-ak.

Auzoz-Auzo programako lehenengo ekitaldia otsailaren 2an izango da, 19:00etan, Zabalguneko Eraikinean. Ekitaldi horretan Miren Josune Ariztondo Bilbao 700 Fundazioako zuzendariak zikloa aurkeztuko du eta ondoren, Bilboko Koral Elkarteko ganbara-taldeak emanaldia eskainiko du. Auzoz-Auzo programako azken ekitaldia, ordea, otsailaren 23an, 18:00etan, izango da Castañoseko Udaltegian (2. Barrutia): umeentzako tailer didaktikoa.

TALLERRETAN IZENA EMATEA

Tailer didaktikoak 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat eta doakoak dira. Parte hartzeko, izena eman behar da aurrez bilbao700@bilbao.eus helbidean edota Bilbao 700 Fundazioaren 94.679 04 88 telefonoan, 09:00etatik 16:00etara, urtarrilaren 23tik otsailaren 21era bitartean, jardueraren egutegiaren arabera.

AUZOZ-AUZO PROGRAMA / 2017ko OTSAILA:

Otsailaren 2an: 19:00etan / Zabalguneko Eraikina.
Bilboko Koral Elkarteko ganbara-taldearen kontzertua.
Otsailaren 4an, zapatua: 12:00etan / Mariaren Bihotza plaza.
Ikus-entzunezkoen perkusio eta dantza ikuskizuna, Barakaldoko Kontserbatorio Profesionaleko orkestra sinfonikoarekin eta Artebi dantza modernoko taldearekin
Otsailaren 7an: 18:00etan / Errekaldeko Udaltegia
Umeentzako tailer didaktikoak (5-8 urte).
Otsailaren 9an: 19:00etan / Deustuko Udaltegia.
Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko ikasleen kontzertua.
Otsailaren 10ean: 19:00etan / Abandoko geltokia.
Flasmob-a Behotsik Orkestraren eskutik.
Otsailaren 14an: 19:00etan / Bilbao Musikaren egoitza (Sorkunde, 8).
Kontzertu-hitzaldi didaktikoa, Bilbao Musika zentroko irakasle baten eskutik.
Otsailaren 17an: 18:00etan / Europa parkea
Ibilbide musikala Barakaldoko Kontserbatorio Profesionaleko orkestra sinfonikoarekin eta Artebi dantza modernoko taldearekin.
Otsailaren 18an: 12:00etan / Bilboko Koral Elkartearen egoitza (Felipe Serrate, 2) 
Umeentzako tailer didaktikoak (5-8 urte).
Otsailaren 21ean: 17:00etan. Basurtuko Ospitalea
Ibilbide musikala Bilboko Koral Elkarteko gitarren taldearen eskutik.
Otsailaren 23an: 18:00etan / Castañoseko Udaltegia. 
Umeentzako tailer didaktikoak (5-8 urte).

 

EGITARAUA DESKARGATU >