Berriak

JUANA LA DEL PIPA ETA TAMARA TAÑÉ: Jerezko kantearen belaunaldi bi ‘Gau Flamenkoen’ zikloan

Juana Fernandez de los Reyes Jerezko Santiago auzoko cantaora eta bailaora dugu, JUANA LA DEL PIPA izenez ezagutua. Bere lurreko cantaoreen formen muina ondoen gordetzen duen ahotsetariko bat da. Bere kultura oihartzun jondoaren eta bere ahotsaren zarrastaren bidez adierazteko bere-berezko era zirraragarria du, zaleari musika sentiarazten diona eta artea sentikortasunez biribiltzen duena.

Bere ibilbide artistiko luzetik aipagarriak dira ikuskizun hauek: “La tierra lleva el compás”; “Cantando la pena, la pena se olvida”, Calixto Sánchezek zuzendua; edo “Flamenco, esa forma de vivir”, “Pasión Gitana”, eta “Aire y Compás”, Manuel Moraorena. Eta, jakina, grabazio hauek ere bai: “Juncales de Jerez: Cayos Reales”, 1998ko bitxi korala, eta oraintsuko “Mujerez”, La Macanita eta Dolores Agujetasekin eta Paco de Lucíarekin.

Bestalde, Jerezko San Miguel edo “La Plazuela” auzoko cantaorea den TAMARA TAÑÉ lurralde horretan ernetako cantaoreen azken belaunaldiko ordezkaria da. Carpiotarrekin, Moneotarrekin, Pacotetarrekin eta Chalaotarrekin ahaidetuta, bere tokia egitea lortu du flamenkoaren munduan, bere ahots izugarriari eta estilo erritmikoak eta jai-girokoak aisa menderatzeari esker. Jerez de la Fronterako bulerien canteko Igo Sariduna da eta mundu erdiko eszenatokietan jardun du dantzarako cantaora moduan, Rafael Amargo, Antonio El Pipa, Rocio Molina, Belen Maya edo Merche Esmeralda bezalako artistekin.

ANTONIO HIGUERO izango du gitarra-jotzaile. Jerezko Flamenkologia Katedrako Gitarrako 2012ko Sari nazionala da. Txaloak jotzen, berriz, “CHÍCHARO” eta GREGORIO izango ditu.

> APIRILAK 25, BARIKUA: NH VILLA DE BILBAO HOTELA, 22:00etan

  JUANA LA DEL PIPA eta TAMARA TAÑÉ (kantea)

  • Gitarra: Antonio Higuero
  • Konpasa: Chicharo eta Gregorio ( Jerez de la Frontera)

actualidad- juana de la pipa