Berriak

Estrella Morentek ‘Autorretrato’ diskoa aurkeztuko dio Bilboko publikoari, Enrique Morente aitak sortutako lana

Bilbao Flamenco Jaialdiak une gorenera helduko da bihar, irailak 12, Estrella Morente izango baita Campos Antzokian, 20:00etan. Irailaren 3tik 14ra, antzinako arte honen zaleek flamenkoaren ordezkaririk garrantzitsuenak ikusteko aukera izango dute, eta bihar Estrella Morenteren txanda izango da.

Orain urte batzuk hildako Enrique Morente maisuaren alabak ‘Autorretrato’ izeneko diskoa aurkeztuko du. Enrique Morente aitari bururatutako eta ekoiztutako lana da eta musikari handiek hartu dute parte, esaterako Michael Nyman-ek, Path Methenyk, Paco de Lucíak edo Tomatitok.

Sei urte diskorik atera gabe egon ondoren, lan honek sustraiak eta berrikuntza uztartzen diren errepertorioa biltzen du. Siguiriyak, buleriak, antzinako sevillanak eta pregoiak nahasten dira Joan Gurutzekoaren poemekin, Lola Flores-i egindako omenaldiarekin, Carlos Canoren habanera batekin, Karibeko erritmoekin eta requiem batekin.

Estrella Morente Granadan jaio zen 1980an eta Sacromonte auzoan hazi zen; Enrique Morente eta Aurora Carbonell dantzariaren alaba eta Montoyita gitarristaren iloba da. Beste onarpen batzuen artean, Platinozko Disko bat eta Urrezko Disko bat dauzka, Musika Saria irabazi zuen 2006an Flamenkoko Albumik onenari, Ondas Saria irabazi zuen Flamenkoko Sormen-lan onenari eta Grammy sarietako hautagaia izan da. 

Programa honetako bederatzi kontzertuak Campos Antzokian eta NH Villa de Bilbao hotelean egiten dira, 20,00etan. Sarreren prezioak 8 eta 20 euro bitartean daude.