Berriak

Bilbao argiz beteko da ekainaren 20an, larunbatean, ‘Gau Zuria’ ospatzeko

Bilbao argiz beteko da ekainaren 20an GAU ZURIA dela eta. Iluntzean, Bilbao dotore jantziko da bere urtebetetzea ospatzeko Bilbao 700 Fundazioak, Bilboko Udalaren babesaz eta Iberdrolaren laguntzaz, beren beregi ospakizun honetarako antolatutako programazioaren bidez. Gau Zuriak gure hiri osoa argiztatuko du hurrengo elementuez baliatuta: argizko apainketak, argiztatutako etxaurreak, mappingak eta hiriko eraikin garrantzitsuen gaineko proiekzioak.

Musika ere Gau Zurian egongo da, Deustuko Unibertsitatean edo Guggenheim Museoan eta Bilboko kaleen zehar eskainiko diren emanaldien bidez. Dena prest dago herritarrek argiz, kolorez eta soinuz betetako gau bereziaz goza dezaten.

Haren protagonistak hitzordu honetan bat egingo duten bilbotarrak eta gurera etorriko diren bisitariak izango dira. Horietatik hiriko azpiegiturak eta kulturguneak nabarmendu behar ditugu. Hitzordu honetarako prestatutako askotariko programa batekin, Gau Zuria aparteko unea da parerik ez daukan hitzordu baterako, hain zuzen ere, Bilboren fundazioa urtean behin ospatzen duena.

Gure hiriko eraikin enblematikoenetako batzuk haien itxura aldatuko dute etxaurreetan irudikatuko diren argi eta proiekzioen jokoei esker. Hala, gau batez gure hiriko paisaia aldatuko da, denetariko koloreak hartuta.

GAU ZURIAren edizio honetan berriro ere argiak pisu handia edukiko du. Hona hemen gau berezi honetarako “ametsetako” sorkuntza harrigarrien artean, besteak beste, Patrice Warrenerrek Moiua plazan irudikatuko dituen argiztapen ikusgarriak eta Logela Multimediak Bilboko 4 ikastetxeetako 6 eta 14 urte bitarteko ikasleekin batera Foru Jauregian egindako proiektua egongo dira.

Dantza urtero lez Gau Zurian ikusgai egongo da: aurten Kukai Dantza Gipuzkoar konpainia izango dugu, dantza-interpretazioaren eta konposizio musikalaren kategorietan duela gutxi Max sari pare bat eskuratuta. Gelajauziak ikuskizuna aurkeztuko dute, Cesc Gelabert koreografo katalanak asmatutakoa. Gainera, Arte Ederretako Museoan, Alvaro de la Peña euskal koreografoaren konpainiak “Koloreak” izeneko dantza garaikideko koreografia aurkeztuko du erakusketaren espazioan.

Hona hemen GAU ZURIAren agertokiak izango diren eraikinak: Arte Ederretako Museoa, Euskal Museoa, Itsas Museoa, Guggenheim Museoa, Deustuko Unibertsitatea, Santiago Katedrala, San Nikolas Eliza, Olabarri Jauregia, CRAI eraikina, Arriaga antzokia, Udaletxea, Foru Jauregia eta Moiua plaza. Ekainaren 20ko gauerako aurreikusitako jardueren egitaraua ondo burutzeko funtsezkoa da haien arduradunen parte-hartzea.

Poesiarako tartea ere egongo da Euskal Museoan Núria Esperten interpretazioarekin. Rafael Albertiren bertsoak errezitatuko ditu, kadiztar poeta handiarekin batera Estatutik eta hainbat herrialdetatik bere garaian emandako errezitaldiak gogoratuz.

Gainera, Bilboko kaleak agertoki bihurtuko dira, izan ere, bertatik kale-animazioko taldeak ibiliko dira eta Guggenheim Museoan Led Zeppelinen doinuak interpretatuko dituzte.

Ikuskizun guztien programa hurrengo ostiraletik ekainaren 12tik eskuragarri egongo da Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan (Zabalguneko Eraikina, Zabalguneko plaza, 11-1. solairua), 11:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:30ak arte, baita Turismo Bulegoetan ere.

Azkenik, espazio horietara doan sar daitekeela, baina lekuagatik horretarako aukera mugatuta dagoela gogorarazi nahi dugu.