Berriak

BILBAO ARTE SAKRATUA (BAS) martxoaren 18an hasiko da ‘ARGIRANTZA BIDEA’ izenburupean

‘Argirantza bidea’ izenburupean, Bilbao 700 Fundazioak bilbotarrak gonbidatu nahi ditu Bilbao Arte Sakratua-ko edizio berri honetara. Martxoaren 18tik 23ra arte iraungo du.
BASeko edizio honetan, guztira, kultura-arloko bost hitzordu egongo dira. Horietan, Gizakunde Eleizan eta Eleiz Museoan egingo diren kontzertuez eta argizko instalakuntzez gozatzeko aukera egongo da. (Enkarnazio plazatxoa).

Sarrerak 3 eta 5 euro artekoak izango dira eta Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan (Zabalgune plaza, 11-1) egongo dira salgai, 11:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostiralera.
BAS 2016ko programazioa eskuragarri egongo da Bilbao 700 Fundazioaren webgunean: www.bilbao700.eus

Martxoaren 18a, ostirala, Rossini abesbatzak zikloari hasiera emango dio ‘A Tribute to Women’ obrarekin:

-‘A Tribute to Women’: Bilboko Rossini Abesbatzak berak ekoiztutako lehenengo ikuskizuna da. Horretan, musika eta irudia uztartuta daude emakumeen omenez. Karl Jenkins konpositorea hautatu dute multimediako ikuskizun honetarako eta haren lehenengo zatian konpositorea bera eta bere obra aurkeztuko dituzte, eta bigarrenean, berriz, Stabat mater izeneko bere konposizio handietako bateko piezak interpretatuko dituzte.

Martxoaren 19an, larunbatean eta 22an, asteartean, argizko instalakuntza batez osatutako proposamen artistikoa ipiniko dute Eleiz Museoan. Haren bidez, aparteko esperientzia sentsorialaz gozatzeko aukera egongo da, Garbiñe Abendañok eskainiko duen ahozko emanaldiaz lagunduta.

-Donejakue bidea: Doniene Abesbatzaren proiektuaren erakustaldia da. Horretan, musika sakroaren kontzertua eskainiko dute, Erdi Aroko abeslarien estiloaren arabera, izan ere, doinu horiekin Done Jakuerako bidean aurkitzen zituzten erromes eta fededunei atsegin ematen zieten. Programan Pazkoari lotutako erlijio-obrez gain, aparteko edertasuna zuten piezak daude, bakarlariek edo/eta abesbatzek interpretatzeko modukoak.

Martxoaren 20an, igandean, Gizakunde Eleizan Euskal Barrokensemble taldearen eta Enrike Solinis zuzendariaren emanaldia egongo da.

-Sibyllen prophetia: Enrike Solinisek (zuzendaria eta laute-jotzailea) eta Euskal Barrokensemble taldeak XV. eta XVI. mendeetako Euskal Herriko erlijio-doinuetan zeharreko bidaia musikala proposatuko digute.

Martxoaren 23an, asteazkenean, Gizakunde Eleizan amaiera-agurra emango diote BAS 2016 zikloari Accademia del Piacere taldearen emanaldiaren bitartez.

-Ecco l’Alba Luminosa: Proiektu berritzaileen eta zuzendariaren nortasun artistiko sendoaren ondorioz, Accademia del Piacere taldea antzinako espainiar musikaren abangoardian eta Europako lehenengoen artean dago. Musika historikoa bizirik eta emozioez beteta dagoen zerbait dela ulertzeari esker heldu dira puntu horretara. Horren arabera, musikariek emozio horiek propiotzat jo eta entzuleengana helarazten dituzte.

 INFO GEHIAGO ETA EGITARAUA HEMEN >