Berriak

Abian da ikastetxei zuzendutako Musika-Música 2015 ekimenaren programa didaktikoa

Otsailaren 4tik 18ra Zabalguneko Eraikineko Atrioan (Zabalgune plaza, 11) egingo da Bilbao 700 Fundazioak bere Jaialdiaren atari gisa antolatu duen jarduera didaktikoa.  Haendel eta Bach-en musikaz osatutako antzezkizun bat izango da.

Emankizunak euskaraz eta gazteleraz izango dira, bi saiotan, bata 10:00etan eta bestea 11:15etan, eta biak egingo dira Lehen Hezkuntzako 4. mailatik DBHko 2. mailarainoko ikasleentzat.

Zikloa amaitu orduko, eta aurreko edizioetan egin genuen bezala, gure Fundazioak sariak banatuko ditu jarduera honetan parte hartzen duten ikastetxeen artean. Adi gure webgunera, hementxe argitaratuko baitugu zeintzun diren irabazleak.