Berriak

’365 Jazz Bilbao’ Joe Lovanoren kontzertuarekin hasiko da

 

 

Bilbao 700 Fundazioak Joe Lovanoren kontzertua aurkezten du. Kontzertua martxoaren 15ean izango da, Campos Elíseos Antzokian, arratsaldeko 20:00etan. ‘365 Jazz Bilbao’ zikloko aurtengo kartela osatzeko, Chris Potter izango da maiatzaren 17an eta Steps Ahead taldeak joko du urriaren 19an.

Saxo tenorraren maisu eztabaidaezina da Joe Lovano eta berak irekiko du denboraldia. Musikari hau gaur egungo saxofonistarik berritzaile eta dinamikoenetako bat da eta hainbat estilotara moldatzen da. Jazzaren arau tradizionalak luzatu ditu eta bide esperimentalak zabaldu ditu. Horren barnean dago jazzaren mitoen interpretazio desberdinak aztertzea.

Estatu Batuetako Chris Potter saxofonista izango da bigarren kontzertuko protagonista, maiatzaren 17an. Bere sormen mugagabeak, aldaketaren zentzu sutsuak, iraganaren, orainaren eta etorkizunaren kontzientzia osoak eta sentsibilitate musikal anitzek eraman dute Potter artisten multzo baten ikuspegi-lerro batera, non James Moody, Jim Hall, Marian McPartland, Dave Douglas, Larry Carlton, Steely Dan eta Dave Holland nabarmentzen diren.

Steps Ahead taldeak itxiko du denboraldia. Taldea 1979an sortu zen eta fusioko jazza egiten du. Ibilbide oparo baten ondoren, hauek dira kideak: Mike Mainieri, Bill Evans eta Randy Brecker. Noizean behin biltzen dira munduko jazz jaialdirik onenen oholtzetan jazza, R&B, rocka eta fusioaren uztarketa berezia egiteko.

Sarrerek 10 eta 12 euroko prezioa daukate. Campos Antzokiko leihatiletan eta www.kutxabank.es  webgunean eros daitezke.