Berriak

‘365 Jazz Bilbao’ programak bere zazpigarren denboraldia hasiko du, nazioarteko jazz onenaren bidez

365 Jazz Bilbao 2014. Lehen sei hilekoa: otsaila-ekaina

Beste urte batez jazz onenak Bilbo hartuko du. ’365 Jazz Bilbao’ zikloaren kontzertuak berriro hasiko dira, nazioarteko artistak eta Estatuko bandak uztartuta. Zikloaren zazpi urteetan, Bilboko eskaintza kulturalen aukeretariko bat izan da eta ikuslego fidela sortzea lortu du.

Bilbon jazz musikaren zaleen eskaera handia dagoela jabetuta, ’365 Jazz Bilbao’ programak bere xedeari eutsi dio. Horrela, kalitate handiko nazioarteko musika-taldeez osatutako kartela arrazoizko prezioetan eskaintzen da eta Bilboko proposamen kulturalen eta aisialdirako planen artean ohiko hitzordu bihurtu da.

Programa ikusle-mota guztietara moldatzen saiatzen da, estilo desberdinak kontuan hartuta: jazzaren sustrai garbienetatik azken abangoardietara, beste generoekin uztartutako doinuak ahaztu gabe, hala nola, musika klasikoa, rocka, bluesa, hip-hopa edo ‘munduko doinuak’.
Hainbat dira 365 Jazz Bilbao ekimen berezi hau osatzen duten egoitzak, artistak zein taldeak, erritmoak eta estiloak. Jazzaren zaletu-kopuru handia dela eta, zikloak hasieratik kalitate gorena, programazio-aukera zabala eta arrazoizko prezioak izan ditu ikur.

2014 edizioa lehenengo partearekin hasiko da, otsailetik ekainera izen garrantzitsuz betetako kartelarekin: denboraldia irekiko dute TIGRAN HAMASYAN piano-jole armeniarrak (otsailak 4), GREGORY PORTER abeslari kaliforniarrak (martxoak 12), ROY HARGROVE QUINTET tronpeta-joleak (apirilak 23) eta Luisianako TERENCE BLANCHARD tronpeta-jole, konpositore eta arreglistak.

Jazza hoteletan

365 Jazz Bilbaok talenturik hurbilena, bertakoa ere baloratzen du. Horrela, zikloak Estatuaren barruan ibilbide arrakastatsua izan duten banden aldeko hautua egiten du. NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hotelak asteburuetako gauetan jazz-saioen agertoki izango dira berriro. Programaren bigarren adar hau doakoa da eta hoteletako kontzertuetara joateko ez da beharrezkoa sarrerarik erostea. Edariak berak kontzertua ikusteko eskubidea ematen du.

Sarreren salmenta

Sarrerak Kutxabanken orotariko kutxazainen sarean eta www.365jazzbilbao.com
webgunean lortu daitezke. Gainera, zinema-areto eta antzokietako txarteldegietan ere
eskuratzeko modua egongo da. Eta kontzertu bakoitza hasi baino ordu bat lehenago
atarian sarrerak egongo dira salgai.

  •  Kontzertu guztietarako prezio bakarra: 6 euro
  • Hotelei dagokienez, ez da sarrerarik eskuratu beharko, edariak berak kontzertua ikusteko eskubidea ematen du eta.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA EGITARAUA HEMEN >