Berriak

Gau Zuria 2016 – ESKERTZA

Iragan larunbatean, ekainak 18, euriaren bisita izan genuen Bilbon. Indartsu etorri zitzaigun, gure Gau Zuriaren protagonista bakarra izateko erabakia hartua balu bezala.

Halere, gure hiriko gizon-emakumeak, adin eta izaera desberdinetakoak eurak, ez zeuden prest euriari leku osoa uzteko. Ez horixe! Euriak indartsu joten zuen baina jendea ez zen kokildu.

Bilbotarrek, eta eurekin batera Bilbora etorritako bisitariek, eutsi egin zioten jaiari eta parte hartu zuten Kultura, Artea eta Aisia batera dituen gure Gau Zurian. Ez bakarrik hori: giro alaia eta jarrera zibikoa erakutsi zuten etengabe.

Eskertu nahi dugu bilbotarrek erakutsitako partehartze eta jarrera baikorra. Eta esker on hori luzatzen diegu, oztopo eta arazo guztiak gainetik, adorez eta profesionaltasunez euren lana burutu duten hainbat eta hainbat teknikari eta artistari.
Eskerrik asko guztioi.

Bilbao 700 Fundazioko Zuzendaritza Nagusia