Berriak

Ekainaren 15ean, larunbata, Bilboren distira gailenduko da Gauzuria Ospatzeko

Ekainaren 15eko, larunbateko gauean, hiriaren urteurrena ospatzeko, dotore jantziko da Bilbo, beste behin ere ‘GAU ZURIA’ ospatzeko. Musika emanaldiek, argiztatutako eraikinek eta mappingek osatzen dute Bilbao 700 Fundazioak Bilboko Udalarekin batera gau horretarako espresuki diseinatu duen programa .

‘GAU ZURIA’ ez litzateke posible izango hiriko zentro kultural eta eraikin adierazgarrienen laguntzarik gabe. Besteak beste, Arte Ederren museoa, Euskal Museoa, Istas Museoa, Guggenheim Museoa, Deustuko Unibertsitatea, Santiago Katedrala, Bilboko Alondegia, CRAI eraikina, Arriaga Antzokia, Termibus Eraikina, Udala eta Foru Aldundiaren Jauregia izango dira lagunduko dutenak. Gainera, Zazpi Kaleak eta Kale Nagusia kale-animazio taldeen eszenatoki izango dira.

Bilbao 700 Fundazioak argia eta kultura nahasten duen programa diseinatu du eta herritarrak gonbidatu ditu, izan ere, hauen parte hartzea ezinbestekoa da arrakasta bermatzeko. Arratsaldeko 20:30etatik goizaldeko 02:00etara arte, hiriko gune kultural zein artistiko nagusiak eta eraikin esanguratsuenak herritarren gozamenerako eszenatoki bihurtuko dira.

Egitarua eta xehetasun guztiak gure web horrialdean aurki ditzakezu, EKITALDIAK atalean.