Berriak

Daniel Amat Trio taldeak azaroaren 21ean eta 22an “Silken Indautxu” hotelean

Azaroaren 21ean (barikua) eta 22an (zapatua), 23:00etan, Silken Indautxu hotelera hurbiltzen direnek aukera izango dute Daniel Amat Trio taldearen kontzertua entzuteko. Taldearen liderra, Daniel Amat, egun Bilbon bizi da. Kritikaren hitzetan “jazz unibertsaleko piano-jotzailerik onenetakoa da”. Estilo propioa eta jator-jatorra du ezaugarririk garrantzitsuena.

Hasieran perkusioak eta tronpetak erakarri zuten haren atentzioa. Amarekin deskubritu zuen pianoa. Artista Habanako probintziakoa izan zen Guira de Melena hiri txikian jaio zen. Kubako erritmoz eta harmoniaz inguratuta hazi zen eta txiki-txikitatik aitaren eragina izan zuen. Haren aita, Pancho Amat, garai guztietako Tres-jotzailerik garrantzitsuenetakoa izan da eta honengandik datorkio son, trova eta rumbaren tradizioa Hala ere, musika garaikideen eragina izan zuen Danielek. Edonola ere, Kubako musikan ditu oinarri sakonak eta horrelaxe eratu da haren lengoai musikal bakar eta jator-jatorra.

Hiru disko kaleratu ditu eta Andy García antzezle eta zuzendari ospetsuarekin batera parte hartu du Hollywooden Cachao kontrabaxu-jotzailearen bizitzaz egindako dokumentalean. Artista askorekin partekatu du eszenatokia; hala nola, Santana, Herbie Hancock, Arturo Sandoval, Chucho eta Bebo Valdés Roy Hargrove edo Silvio Rodríguezekin.

Haren bigarren diskoan, ‘Bilbao La Habana y vuelta’ izenekoan Chocho Valdések modu berezian parte hartu zuen. Horrekin piano birekin duo bat egin zuen. Orlando Vallek eta haren aita Pancho Amatek ere parte hartu zuten.

‘365 JAZZ BILBAO’

Daniel Amat Trio – Silken Indautxu hotela.
Azaroaren 21ean (barikua) eta 22an (zapatua). 23:00etan.  (Tragoa hartu behar da kontzertua entzuteko).