Berriak

Collado-Benito-García Trio, ‘Jazz Bilbao Gau-Txori’, zikloko azken kontzertuko protagonista

 

Estatuan jazz garaikidean erreferentziazko musikariak dira hirukote hau osotzen duten musikariak. Interakzioa, energia eta esperimentazioa dira bere bigarren diska uarkeztuko duen talde honen ezaugarriak.

JAZZ BILBAO GAU-TXORI gaueko programa da, eta euskal jazzaren arloan suspertzen ari diren figurei balioa emateko xedea dauka. Bi emanaldi izango ditu GAU-TXORI kontzertu bakoitzak; 20:30ean bata, 23:00etan bestea, eta NH Hesperia, Carlton, Indautxu eta NH Villa de Bilbao hoteletan izango dira.

Bilboko lau hoteletan izango diren zortzi kontzertu bilduko ditu GAU-TXORI programak, eta hauek arituko dira: Carlos Velasco hirukotea (irailaren 16an), Rubén Salvador (irailaren 30ean), FMA hirukotea (urriaren 14an), José Luis Canal hirukotea (urriaren 28an), Víctor de Diego hirukotea (azaroaren 4an), Gerónimo Martín seikotea (azaroaren 18an), Abraham de Román seikotea (abenduaren 2an) eta Collado-García-Benito hirukotea (abenduaren 16an).

COLLADO-GARCÍA- BENITO Trio
Marcos Collado (gitarra); Ander García (baxu elektrikoa) eta Miguel ‘Pete’ Benito (bateria)

Abenduaren 16an
Hotel Silken Indautxu 
Emanaldiak 20:30ean / 23:00etan

Marcos Collado (gitarra), Ander García (baxu elektrikoa) eta Miguel ‘Pete’ Benito (bateria) estatuan jazz garaikidean erreferentziazko musikariak dira. Maiz kolaboratzen dute estilo ezberdinetako proiektu askotan, eta oraingoan Suite II deituriko beraien bigarren diskoko musika aurkeztuko dute. Hirukote kontzeptu oso zaindua erakutsiko dute, orijinaltasun eta freskura handikoa, non interakzioak, energiak eta esperimentazioak modu orekatuan bat egiten duten.