Berriak

Bilboko Maizenita eta Juanjo Navas kantariak Gau Flamenkoen zikloko hurrengo protagonistak

Oraingo honetan bertoko flamenkoarekin gozatzeko aukera izango dugu Gau Flamenkoen zikloan. Hain zuzen ere, “buruz burukoa” izango da Bilbon gaur egun dauzkagun kantari gazte eta garrantzitsu bien artean: Juanjo Navas eta Lander Egaña, “Maizenita”.

Juanjo Navas bilbotarra Pepe Córdoba kantariaren iloba da eta harengandik jaso zituen ‘cante’ flamenkorako zaletasuna. Orain urte asko erabaki zuen zaletasun hori garatzea: irratian debutatu zuen eta kantaldi eta jaialdi ugaritan hartu zuen parte, batez ere Estatuko iparraldean, Canela de San Roque edo Pepe Habichuela gitarrista bezalako artista handiekin batera.

Juanjok ikuskizun desberdinetan ibili izan da, adibidez “Luna Nueva”, Ajenjo konpainiarena, non flamenkoa, euskal dantzak eta gaur egungo dantza nahasten baitira. Gaur egun bere lehen grabazioa prestatzen ari da, Beñat Arginzoniz idazlearen “Reflejos de Andalucía” liburuko poemen egokitzapen bat. Aldi berean, Txaleo taldeko partaide da, non flamenkoa eta txalaparta uztartzen diren, eta denbora darama “Verea de En Medio” taldearekin kolaboratzen, Curro Bermejo gitarrista granadarrarekin batera. Hain zuzen ere, Curro izango du alboan kontzertu honetan, Lidia de Lorenzo eta Julen Biain-en txaloekin batera.

Bere aldetik, Lander Egaña “Maizenita” Bilbon jaio zen 1989an eta cante flamenkoaren balio gazteetako bat da. Orain hiru urte Jerez de la Frontera bizi da eta bertan lantzen eta garatzen ditu bere gaitasun artistikoak. Andaluziako hainbat tablao, lagunarte flamenko eta kultur zentrotan aritu izan da, bai eta Jerezeko Jaialdi Flamenkoaren azken edizioetan ere, artista ospetsuekin batera: Juan Moneo “El Torta”, edo Gualberto sitar-jotzailea. 2012an Donostiako “La Paquera de Jerez” Peñako Cante Flamenkoko XIII. Lehiaketako Lehen Saria eta Ohorezko Saria lortu zituen.

Flamenkorako daukan zaletasunak eta konpromisoak eta bere jatorri geografikoak interesa piztu dute komunikabideetan eta bere ibilbidea eta kantatzeko modua zabaldu dituzte.

Bilbon ikusi ahal izango dugu Jerezeko musikari-zerrenda batekin: Juan Miguel Zarzuela gitarran eta José Rubichi eta José Peña txaloetan eta konpasean.

Programa bikoitza:

Uztailaren 18a, barikua, 22:00etan
SILKEN INDAUTXU HOTELA (Etxaniz Suhiltzailearen plaza, z/g)

“BURUZ BURUKO” ERREZITALDIA, BILBOKO KANTARIEKIN:

LANDER EGAÑA, “MAIZENITA” 
JUAN MIGUEL ZARZUELA, GUITARRAN
José Rubichi eta José Peña, konpasean

eta

JUANJO NAVAS
CURRO BERMEJO, GUITARRAN
Lidia de Lorenzo eta Julen Biain txaloetan