Berriak

Bilboko Arte Sakratu zikloak ‘Maitasunez eta Argiz’ María Ortiz de Madariagaren bizitza aurkeztuko du

 

Bilbao 700 Fundazioak MAITASUNEZ ETA ARGIZ lana eskainiko du gaur, 20:30ean, Bilboko Eliz Museoan. Lan horren bidez, Maria Ortiz de Madariaga Gizakundeko Monastegiaren fundatzailearen bizitza gogoratuko dute.

Maitasunez eta Argiz ikuskizunaren zuzendaria Maria Goiricelaya da eta aktoreak Ane Pikaza, Getari Echegarai eta Nagore Gonzalez; Mañariko Kirikiño Abesbatzak eta Gueada ikus-entzunezkoen estudioak ere parte hartuko dute. 

‘Maitasunez eta Argiz’ iraganera bidaia egitea da, uriaren historiara, Gizakunde Monasterioaren jatorrira. Maria Ortiz de Madariaga Bilboko familia noble bateko alabak sortu zuen monasterioa 1499an urtean, gaur egun Bilboko Arte Sakratuaren Museoa dagoen lekuan. Denboran 500 urte atzera eginda, komentuko zenbait pasarte ekarriko dizkigute, garai hartako bizimodua erakutsiz.

Une honetan Bilboko Elizbarrutiaren ondarea jasotzen duen klaustro berezian, zenbait emakumezko aktorek historia ezezaguna kontatuko digute, alegia, Gizakundeko Komentuaren hormen barruan bizi izan ziren Bilboko domingotar lekaimeen historia. Ekoizpen honen bidez, Bilbao 700 Fundazioak Atxuriko eta uriaren oinarriak eraikitzen ari ziren garaian han bizi izan zirenen memoriaren zati bat ekarriko digu. 

maitasun

‘Maitasunez eta Argiz’ gaur, apirilak 7, eszenaratuko da, birritan: lehenengo emanaldia 20:30ean eta bigarrena, 21:30ean. Sarrerak 5 eurotan eskuratu daitezke Bilbao 700 Fundazioaren egoitzan (Zabalguneko plaza, 11-1.a), eta ikuskizuna egingo den egoitzan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago, sarrerarik geratzen bada.