Berriak

Bilbok Bizkaiko uriburuan izan zen lehenengo Eusko Jaurlaritza gogora ekarri du

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak ‘El primer Gobierno Vasco en Bilbao. 1936-1937. En pie sobre la tierra vasca’ liburua aurkeztu dute lehenengo Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eta sailburuen senideen eta politika zein kultura-arloko zenbait pertsona ospetsuren aurrean.

Bilbao 700 fundazioak Bilbogileak-Memoria de Bilbao proiektu berria aurkeztu du. Sail horretako lehen liburua ‘El primer Gobierno Vasco en Bilbao. 1936-1937. En pie sobre la tierra vasca’ da.

Bilbon, 2016ko urriaren 5ean. Bilbon lehenengo Eusko Jaurlaritza izan zenetik 80 urte pasatu dira. Hori dela-eta, Bizkaiko uriburuak haren protagonistak ekarri ditu gogora, ‘El primer Gobierno vasco. 1936-1937. En pie sobre la tierra vasca’ liburuaren bidez. Bilbao 700 fundazioak argitaratutako liburu hori Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak aurkeztu dute.

Lehenengo Eusko Jaurlaritzaren egoitza Bilboko Carlton hotelean egon zen eta, hain zuzen, gaur lehenengo Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eta sailburuen senideak eta politika eta kultura-arloko zenbait pertsona ospetsu biltzeko lekua horixe izan da.

14572883_1370598736284494_8133926423036446330_n

Bilbogileak-Memoria de Bilbao‘ liburu sail berriaren lehenengo liburua da El primer Gobierno vasco. 1936-1937. En pie sobre la tierra vasca’. Sail horren xedea Bilbori lotutako eta historian itzala utzi zuten gizon eta emakumeen nortasuna eta lana gogora ekartzea da. Iragana zorroztasun historikoaz baina modu atsegin eta erakargarrian landu nahi dute liburu-sail horretan.

El primer Gobierno vasco. 1936-1937. En pie sobre la tierra vasca’ liburuan bake-gizonek gerrari aurre egin behar izan zioten garai historiko garrantzitsu haren narrazioa egiten dute autoreek. Garai hartako protagonista nagusiak Eusko Jaurlaritzan hauxek izan ziren: José Antonio Agirre (lehendakaria eta Defentsa sailburua, EAJ-PNV), Jesús María Leizaola (Justizia eta Kultura sailburua), Telesforo Monzón, (Gobernazio sailburua), Eliodoro de la Torre (Ogasuna sailburua), Santiago Aznar (Industria sailburua), Juan de los Toyos (Lan, Aurreikuspen eta Komunikazio sailburua); Juan Gracia (Gizarte Laguntzako sailburua), Juan Astigarrabia (Herri-lan sailburua); Ramón María Aldasoro (Merkataritza eta Horniketa sailburua); Alfredo Espinosa (Osasun sailburua) eta Gonzalo Nardiz (Nekazaritza sailburua).

familiares-primgobvasc

Bilbao 700 Fundazioak sustatutako liburuaren aurkezpenean Iñigo Urkullu lehendakariak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Miren Josune Ariztondo Bilbao 700 Fundazioko zuzendariak hitz egin dute.

Bilboko Alkatea eta Bilbao 700 Fundazioko presidentea den Juan Mari Aburtok esan duenez benetan harrituta gelditu da “Bilbon lehenengo Eusko Jaurlaritzak egindako lanaren berri zehatzagoa edukitzean. Balio etikoak eta demokratikoak zaindu egin zituen lehenengo Eusko Jaurlaritza hark gerra bilatu ez eta bakea merezi zuen herri baten alde lan egitean. Ekonomia, gizarte eta kultura-arloetan egin zuen lan eskerga indarrez geldiarazi zuten. Horregatik, hura guztia egin zuten gizon haiek guztiak ezagutzea da haien memoriaren alde egiteko modurik onena”.

Bere aldetik, Iñigo Urkullu Lehendakariak hamaika protagonista haiei esker ona erakutsi nahi izan die. “Hamaika ziren eta hamar erbesteratu ziren, Espinosa lehenago fusilatu baitzuten. Seik (Gracia, De la Torre, Aldasoro, Aznar, Toyos eta Agirre bera) ezin izan zuten beteta ikusi Euskadira itzultzeko ametsa. Beste laurak (Monzón, Leizaola, Astigarrabia eta Nardiz) Euskadira itzuli ziren. Guk orain ezin dugu ezer egin haien amets hura betetzeko baina badugu zeregina. Esate baterako, haien historia kontatu, haien oroimena ohoratu eta, gaur, oraingo lehendakariak euskotar guztien izenean bihotz-bihotzez eskerrak ematea”.

aburto-lhk-prim-gobvasco

Miren Josune Ariztondo Bilbao 700 Fundazioko zuzendariak esan duenez, “‘Bilbogileak-Memoria de Bilbao‘ liburu sailari hasiera emateko ‘El primer Gobierno vasco. 1936-1937. En pie sobre la tierra vasca’ liburua aukeratzea eta Lehendakari Agirreren eta haien 10 sailburuetako bakoitzaren lan eskerga aurkeztea justizia-egintza ez ezik, euskal historian funtsezkoa den eta gure errealitate politiko garaikidearen oinarrian dagoen erakunde hartako kideekiko maitasun-keinua ere bada”.

Leyre Arrieta, Eider Landaberea, Miren Barandiaran, Iñaki Goiogana, Asier Madarieta eta José Antonio Rodríguez Ranz dira liburu-sailaren lehenengo lanaren autoreak, hau da, ‘El primer Gobierno Vasco en Bilbao, 1936-1937. En pie sobre la tierra vasca’ idatzi dute. Eta lehenengo Eusko Jaurlaritza haren egoitza izan zen Carlton hotelean aurkeztu dute liburua. Edizio honetan autoreek zorroztasun historikoari narrazioaren zentzu berezia gehitu diote eta, horren ondorioz, liburua irakurtzean Euskadiko historiako garai hartan zeharko ibilbidea grinaz egiten du irakurleak.

Liburuaren egileak

Leyre Arrieta Alberdi: Historian Doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra eta Komunikazio Saileko burua. Bere ikerketa lerroak euskal abertzaletasunarekin eta erbestearekin zerikusia du. Orain Francisco Javier Ladabururen obra aztertu eta bere biografia bat prestatzen ari da.

Eider Landaberea Abad: Historian Doktorea. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Saileko irakaslea da eta 2015eko urritik Deustuko Unibertsitateko Idazkariorde nagusia. Euskal Herriko egungo historia da bere ikerketa alorra. Azken urteotan memoria eta identitatea izan ditu aztergai. Transizioan, Euskal Herriko lau kultura politiko nagusien memoria eta nortasuna hizpide dituen liburua argitaratu berri du.

Miren Barandiaran Contreras: Historian lizentzuaduna da. Hainbat urte eman zituen Euskal Herriko historia garaikidearen esparruan ikerketak egiten, euskal abertzaletasunaren inguruan, besteak beste. Gau egun Lazkaoko Beneditarren Fundazioko dokumentazio gunearen arduraduna da.

Iñaki Goiogana Mendiguren: Historian lizentziaduna. Sabino Arana Fundazioko Abertzaletasunaren Agiritegiko teknikaria. 1936ko gerrari buruz eta haren ondorioz etorri zen erbesteratzeari buruzko hainbat lan burutu ditu, idatziz, hitzaldietan eta erakusketetan.

Asier Madarieta Juaristi: Historian lizentziaduna da. Eliodoro de la Torreri buruzko tesia lantzen dabil azkan urteotan. 1936eko Jaurlaritzari buruzko artikuluak idatzi eta telebistarako saioetan parte hartu. BizkaiKOA erakundearen gerentea, Bizkaiko Foru Aldundiaren museoen kudeaketaren arduraduna da.

José Antonio Rodríguez Ranz: Historian doktorea da eta egun Deustuko Unibertsitateko errektoreordea. Euskal historia garaikidea eta euskal abertzaletasunaren inguruan hainbat lan eta libururen egilea da, besteak beste ‘El péndulo patriótico-Historia del Partido Nacionalista Vasco’ eta ‘La política como pasión. El Lehendakari José Antonio Agirre’.

egileak-prim-gobvasco