Berriak

Bilbao Ars Sacrum (BAS) musika zikloaren aurtengo edizioaren bitartez berriro sartuko gara Aste Santuko giroan

Bilbao 700 Fundazioak herritarrak gonbidatu nahi ditu musikarekin beste hitzordu bat edukitzera. Bilbao Ars Sacrum (BAS) musika sakroaren 2015eko zikloa martxoaren 18tik 30era egingo dute eta Aste Santuko giroan murgiltzeko balio izango du.

2015eko BAS zikloan, guztira, 8 kontzertu eskainiko dira Enkarnazio Elizan: martxoaren 18an, 20an, 21ean, 23an, 25ean, 27an, 28an eta 30ean. Programa honetan, abesbatzak, ahotsak, bakarlariak, izen handiko musikariak eta interpretari ezagunak egongo dira, musika sakroaren garai bakoitza jorratuta.

Enkarnazioko kontzertuen ordutegia honako hau da:
Martxoak 18: 19:30etan.
Martxoak 20: 19:30etan.
Martxoak 21: 20:30etan.
Martxoak 23: 19:30etan.
Martxoak 25: 19:30etan.
Martxoak 27: 19:30etan.
Martxoak 28: 20:30etan.
Martxoak 30: 19:30etan.

Enkarnazio Elizan izango diren kontzertuetarako sarrerek 4 euro balioko dute eta Bilbao 700 Fundazioaren bulegoetan eskuratu daitezke (Zabalguneko plaza, 11-1. solairua) 12:00etatik 18:00etara.

2015eko BAS zikloaren programazio osoa webgunearen ekitaldien atalean kontsultatu daiteke. Egin klik hemen sartzeko.