Berriak

“365 Jazz Bilbao” zikloa 3 programa berrirekin itzuliko da: Antzoki, Matiné eta Gau-Txori

Miren Josune Ariztondo Bilbao 700 fundazioko zuzendariak `365 JAZZ BILBAO´ jaialdiaren aurtengo edizioaren programak izango dituen berritasunak aurkeztu ditu. Ekitaldiaren zortzigarren edizioa izango da honakoa, eta, sustraia partekatu arren, hau da, jazza oinarri izan arren, bereizitako hiru programaren bidez berritu da. Ikus-entzuleek hiru programatan izango dute jazzeko 14 kontzertuez gozatzeko aukera, irailaren 16tik abenduaren 16ra bitartean. Hauek dira aipatu hiru programak: ANTZOKI, MATINÉ eta GAU-TXORI.

365 JAZZ BILBAO ANTZOKI

ANTZOKI programan nazioartean izen handia duten artistak arituko dira. Guztira, lau kontzertu izango dira, eta Campos antzokian egingo dira.

Batetik, Sendeki-Olejniczak duoa izango dugu (irailaren 21ean); bestetik, John Scofield (urriaren 19an), eta, azkenik, San Francisco Jazz Collective (azaroaren 9an).

Sarrerek 6 euro balioko dute, eta Kutxabanken kutxazain-sarean zein Campos antzokiko leihatiletan erosi ahal izango dira.

365 JAZZ BILBAO MATINÉ

`365 Jazz Bilbao´ zikloko MATINÉ programako kontzertuak askotarikoak izango dira bai formatuari bai edukiari dagokienez, eta mota guztietako ikus-entzuleei daude zuzenduta; familiei bereziki. 12:30ean izango dira lau kontzertuak, igandeetan beti.

Hauek hartuko dute parte: Ignasi Terraza hirukoteak (urriaren 2an) UPV-Bizkaia Aretoan, Igelaren Bandak (urriaren 30ean), Elkano Browning Cream-ek (azaroaren 6an) eta Itxaso hirukoteak (azaroaren 27an), Guggenheim Bilbao museoan.

Sarrerek 5 euro balioko dute, eta Bilbao 700 fundazioaren webgunean (www.bilbao700.eus) erosi ahal izango dira; baita, kontzertua hasi baino ordubete lehenago ere, aretoaren sarreran bertan.

365 JAZZ BILBAO GAU-TXORI

GAU-TXORI gaueko programa da, eta euskal jazzaren panoraman suspertzen ari diren irudiei balioa emateko xedea dauka. Bi emanaldi izango ditu GAU-TXORI kontzertu bakoitzak; 20:30ean bata, 23:00etan bestea, eta NH Hesperia, Carlton, Indautxu eta NH Villa de Bilbao hoteletan izango dira.

Bilboko lau hoteletan izango diren zortzi kontzertu bilduko ditu Gau-txorik, eta hauek arituko dira: Carlos Velasco hirukotea (irailaren 16an), Rubén Salvador (irailaren 30ean), FMA hirukotea (urriaren 14an), José Luis Canal hirukotea (urriaren 28an), Víctor de Diego hirukotea (azaroaren 4an), Gerónimo Martín sestetoa (azaroaren 18an), Abraham de Román sestetoa (abenduaren 2an) eta Collado-García-Benito hirukotea (abenduaren 16an). 

INFO GEHIAGO ETA EGITARAUA >