Berriak

Bilbao 700 Fundazioak uriaren urteurrena gogoratzeko Gau Zuria antolatu du ekainaren 17an

 

 

Bilbao 700 Fundazioak uria fundatu zeneko urteurrena dela-eta, Gau Zuria egingo du. Datorren zapatuan, ekainak 17, uria dotore jarriko da urtebetetzea ospatzeko. 20:30ean hasi eta 02:30era arte, jardueraz betetako gau magikoaz gozatzeko aukera izango dute bilbotarrek.

Bilboko Udalak babestuta, Bilbao 700 Fundazioak urtero antolatzen du Gau Zuria. Hitzordu paregabea egun horretan bakarrik ikus daitezkeen irudiez gozatzeko. Horrela, ekainaren 17ko gaua bizitzeko eta bizikidetzarako leku bihurtzen da Bilbo.

Miren Josune Ariztondo Bilbao 700 Fundazioaren zuzendariak aurtengo programazioa aurkeztu du prentsaren aurrean, eta adin guztietako jendearentzat diseinatutako ekitaldien zehaztapenak eman ditu. Eraikinak argiztatuta, irudi dinamikoen sekuentziak, argizko lorategiak edo hiru dimentsiotako irudi parte-hartzaileen jolasa, horra hor Bilboren urtebetetzea ospatzeko programatu diren jarduera batzuk.

Bilboko itsasadarrak bat egingo du Zubizuriko argien, koloreen eta soinuen ikuskizunarekin; Areatzako aterpeetan argizko labirintoa egingo da eta Abandoibarrako pasealekuan loreen instalazioak jarriko dira. 

Euskadi plaza argizko baso bihurtuko da, kolorez aldatzen duten argi-haloek animaturiko ihiekin eta enborrekin; Iberdrola dorrearen barrualdean argizko instalazioa egongo da zuzeneko musika klasikoak lagunduta.

Udaletxeko zubian estropada berezia egingo da Bilbao Bizkaia Ur partzuergoaren eskutik; apustuak egin daitezke…eta onenak irabaz dezala!

2017ko GAU ZURIAREN PROGRAMA

IMG_1755