Berriak

Bilbao 700 Fundazioak eta Euskalduna Jauregiak lankidetza hitzarmena sinatu dute Musika-Música programaren beste edizioa bat bultzatzeko

 


Miren Josune Ariztondo, Bilbao 700 Fundazioko zuzendariak eta Jon Ortuzar, Euskalduna jauregiko zuzendariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean, MUSIKA-MÚSICA 2017 jaialdiaren hamaseigarren edizioa bultzatzeko.

Euskalduna Jauregian martxoaren 2an, 3an, 4an eta 5ean egingo den nazioarteko jaialdiak aurten BOHEMIA izenburua izango du eta, bertan, Gustav Mahler, Antonín Dvořák, Bedrich Smetana eta Leoš Janáček musikagileak izango dira protagonistak; guztiak ere Txekiar Errepublikako eskualde horretako ordezkariak baitira.

Miren Josune Ariztondo, Bilbao 700 Fundazioko zuzendariak eta Jon Ortuzar, Euskalduna Jauregiko zuzendariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, erakunde bien arteko lankidetza gauzatuz berriro ere.