Berriak

Bilbao 700 Fundazioak eta Euskalduna Jauregiak 4 urtez berritu dute Musika-Música Jaialdia Euskalduna Jauregian egiteko alde biek zuten akordioa, aurreko edizioetan bezala aurrerantzean ere jaialdi hori Euskalduna Jauregian izaten jarraitzeko

Aurtengo edizioan, gainera, Musika-Música Jaialdiak jarduera berriak ditu eta horiek ere Euskalduna Jauregian izango dira. Horrela bada, hitzaldi-ziklo bat eta mahai-inguru bat eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako ikuskizun didaktiko bat.

Jarduera hauek martxoaren 4aren aurreko egunetan izango dira; izan ere, martxoaren 4an, 5ean eta 6an jaialdiko ia 80 kontzertu izango dira, batetik, izen oneko hainbat artistaren eta profesionalen eskutik eta, bestetik, hemengo zein estatuko kontserbatorioetako musikari gazteen eskutik.

Irudian Josune Ariztondo, Bilbao 700 Fundazioko zuzendaria, eta Jon Ortuzar, Euskalduna Jauregiaren kudeatzailea, akordioa sinatzeko ekitaldian.