Berriak

Bilbao 700 Fundazioak Bilbao Arte Sakratua programatu du apirilaren 3tik 8ra

 

 

Bilbao 700 Fundazioko zuzendari Miren Josune Ariztondok prentsaurrekoan aurkeztu du Bilbao Arte Sakratuaren hamahirugarren edizioa. Eliz artea berreskuratzeko eta berritzeko kultur ekitaldi honetan eszenografia gaurkotuak daude eta emanaldiak eta produkzioak ziklo honetarako beren-beregi sortu dituzte.

Bilbao Arte Sakratua (BAS) apirilaren 3tik 8ra bitartean izango da Gizakunde elizan eta Bilboko Eliz Museoan.  BASen edizio honetan eskaintzen den programa arte sakratuarekin edo musika barrokoarekin erlazionatutako kontzertu edo ikuskizunetatik harago doa.  Bilbao 700 Fundazioak parte-hartzaileekin esperientzia eta sentsazio positibo ahaztezinen bidez elkarregintzan jarduteko prestatutako kontzertuak eta ikuskizunak aurkeztuko ditu.  Eszenatokia bera zikloaren beste protagonista bat da; izan ere, Gizakunde elizak eta Bilboko Eliz Museoak Atxurin osatzen duten monumentu-multzoa uriaren hasierako oinarriak izan zireneko kokaleku historikoan dago.  

2017ko BAS zikloan hauexek egongo dira: kontzertu barrokoak, musikaren historiako obra batzuk berreskuratuta; ikuskizunak eta antzezpenak; musika a capella; eta ziklo honetarako beren-beregi prestatutako eszenografia eta apaingarriak.  Ikusle guztientzat da aproposa 2017ko Bilbao Arte Sakratua.

Bost ikuskizun programatu dira, sei egunetan emateko. Hauexek egongo dira zikloan:  La Ritirata kontzertua, Nordic Voicesek eskainitako musika a capella, Nao d’Amoresen Misterio del Cristo de los Gascones ikuskizuna, Bilbao 700 Fundazioaren ‘Maitasunez eta Argiz’ produkzioa, Bilboko Eliz Museoko klaustroan izango diren komentu-eszenak eta Iter Luminis zeremonia musikal eta poetikoa. Azken honen zuzendaria Lídia Pujol da eta Jabier Muguruza eta Leioako Doniene abesbatza laguntzaile izan ditu.

Programazioa eta informazio gehiago, hemen