Berriak

BILBAO 700 FUNDAZIOAK 2017KO MUSIKA-MÚSICA JAIALDIA AURKEZTU DU

 

Bilbao 700 Fundazioak Bilboko Udalaren babesarekin antolatutako 2017ko MUSIKA-MÚSICA jaialdiaren edizioa ospatuko da Euskalduna Jauregian martxoaren 2an, 3an, 4an eta 5ean.

BOHEMIA izenburua daraman nazioarteko jaialdiaren protagonistak Gustav Mahler, Antonín Dvořák, Bedrich Smetana eta Leoš Janáček musikagileak izango dira, Txekiar Errepublikako eskualde horren inguruko ordezkariak guztiak ere. Edizio honetan , gainera, gure herriko musikagile bati eskainitako espazioa zabalduko da; aurten Pablo Sarasate aukeratu dute.

Jaialdiaren berrikuntzak eta zehaztasunak gaur goizean azaldu dituzte prentsaurrekoan Bilbao 700 Fundazioaren Patronatuko Presidentea den Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Miren Josune Ariztondo Bilbao 700 Fundazioko zuzendariak.

Prentsaurrekoan Bilboko Alkate Juan Mari Aburtok adierazi duenez “Musika-Música gure uriaren beste erreferente bat da, bilbotarren agendan sustraitua. Ekitaldi kulturaletik haratago doan jaialdia, gure mugak gainditzen dituen inpaktu sozial, ekonomiko eta hiri-irudiarekin lotutako eragin handiko hitzordua delako”. 

Bilboko Alkateak herritar guztiak animatu ditu gaur egun Bilboko zortzi barrutietan egiten den 2017ko MUSIKA-MÚSICA jaialdiko Auzoz Auzo zikloan parte hartzera. Ildo horretan, gogora dezagun, jaialdiaren aurtengo edizioan, Auzoz Auzo programak ekitaldiarekin lotutako musika eta kultur emanaldiak Bilboko zortzi barrutietara hedatuko dituela.

Miren Josune Ariztondo, Bilbao 700 Fundazioko zuzendariak, aurtengo edizioko programa zehaztu du, azpimarratuz Musika-Música jaialdiak era guztietako publikoarengana heldu nahi duela, bai aditu eta jakitunengana, bai musika klasikora aurrenekoz hurbiltzen direnengana. ”.

ARTISTAK

Bakarlariak:

Pianoa:

- Josep Colom
- Rubén Fdez. Agirre
- Carlos Goikoetxea
- Miguel Ituarte
- Judith Jáuregui
- Luis Fernando Pérez
- Francisco Poyato
- Jorge Robaina
- Josu de Solaun
- Maki Wiederkehr

Harizkoak:
- Niki Pavel (biola)
- Asier Polo (biolontxeloa)
- Jesús Reina (biolina)
- Nadége Rochat (biolontxeloa)
- Isabel Villanueva (biola)
- Angela Wee (biolina)

Haizezkoak:
- Pablo Barragán (klarinetea)

Ahotsak:
- Elena Copons (sopranoa)
- María Espada (sopranoa)
- Hermine Haselböck (mezzosopranoa)
- Charlotte Hellekant (mezzosopranoa)
- Marta Infante (mezzosopranoa)
- Jane Irvin (mezzosopranoa)
- Fernando Latorre (baritonoa)
- Jonathan McGovern (baritonoa)
- María José Montiel (mezzosopranoa)
- Gustavo Peña (tenorra)
- Miah Perrson (sopranoa)
-Olatz Saitua (sopranoa)
- Andrew Staples (tenorra)
- Katie Stevenson (mezzosopranoa)
- Miren Urbieta-Vega (sopranoa)
- Stefan Vinke (tenorra)
- Ainhoa Zubillaga (mezzosopranoa)
 

Taldeak:

- Asturiasko Printzerriko Ordesktra Sinfonikoa. Perry So, zuzendaria.
- Arbós hirukotea.
- Aurora Orchestra. Nicholas Collon, zuzendaria.
- Bilboko Udalaren Banda. José R. Pascual-Vilaplana, zuzendaria.
- Casals laukotea.
- Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Yaron Traub, zuzendaria.
- Bilboko Korala. Enrique Azurza, zuzendaria.
- Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Thierry Fischer, zuzendaria. 
- Janáček Philharmonic Orchestra Ostrava. Heiko Mathias Förster, zuzendaria.
- Galiziako Orkestra Sinfonikoa. Dima Slobodeniouk, zuzendaria.
- Ciudad de Granada Orkestra. Giancarlo Andretta, zuzendaria.
- Natalia Ensemble.
- Pablo Sarasate Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. Antoni Ewit, zuzendaria.
- Pavel Haas Quartet.
- Vlach Quartet Prague.
- Wiener Kammer Orchester. Stefan Vladar, zuzendaria.
- Rodin Hirukotea.
- Quatuor Europa. Joaquín Calderón, zuzendaria. Raúl Madinabeitia, ekoizlea. 

2017ko MUSIKA-MÚSICA jaialdiaren nobedadeak
Musika-Música programaren aurtengo edizioan zenbait nobedade daude, bai formatuaren aldetik, bai edukienetik. Urtarrilaren 20an jakitera eman zenez, jaialdia iragartzen duen kartela da aurreneko nobedadea. Bilbao 700 Fundazioaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearen arteko lankidetza-hitzarmenari esker, fakultate horretako ikaslea den Haizea Garciak egin du kartela.
2017ko MUSIKA-MÚSIKA programaren beste nobedadeetako bat 8-12 urteko ikasleentzako saio didaktikoak dira. 

Bilboko eta inguruko 2.500 eskola-umek eman dute izena. Martxoaren 1, 2 eta 3an ikasleek aukera izango dute pieza musikalak entzuteko eta jotzeko benetako kontzertu-areto batean. Jarduera hori parte hartzen duten ikastetxeetako musika-arduradunen laguntzarekin koordinatutakoa da.

“Bohemiatik Bilbora” izeneko umeentzako tailerra izango da beste nobedade bat, Barria Aretoan programatuko dena. Julene Lekunberri eta Erlantz Sanz izango dira jarduera gidatuko dutenak Paula Perezen moldaketa instrumentalekin eta ARTEBIko musikarien interpretazioarekin. Bestalde, kontzertu bi egongo dira familientzat: “Tik-Tak Denbora” eta “Paisajes de Bohemia”. Lehenengoan Julene Lekunberri eta Janire Soldevilla aktoreak arituko dira Arima Kamerata-Behotsik Orkestrarekin. “Paisajes de Bohemia” familientzako kontzertuan, berriz, Maider Abasolo eta Anna Jacas narratzaile arituko dira Taber Hirukotearekin. 

Cesar Coca kazetari eta kultur gaietako adituak zuzendutako El abrazo de las artes izenburua duena izango da 2017ko programazioko esperientzia berrietako bat. Saio honetan musika eta bestelako adierazpide artistiko bat (zinema oraingo honetan) kultur zabalkunderako espazio bihurtuko dira, euren sinergien bidez.

Horrez gain…
Hitzaldiak eta topaketak artistekin, bertatik bertara ezagutzeko artisten egunean egunekoa, entseguen errutina eta ibilbide profesionalak…mahai-inguruetan, berriz, gaur egungo musika klasikoaren eta 2017ko Musika-Música jaialdiko gaien inguruan eztabaidatu eta gogoeta egingo da. 

Topaketak artistekin:
Martxoaren 4an, 13:00etan, B Terraza Aretoan.
-Carlos Goikoetxea eta Josep Colom (pianoa).
Martxoaren 4an, 18:30ean, B Terraza Aretoan. 
-Janáček eta Dvořákarekin hizketan. Hizlaria, Mercedes Albaina.
Aragoiko goi mailako kontserbatorioko musikalariekin.
Martxoaren 5ean, 13:00ean, B Terraza Aretoan.
- Topaketa Natalia Ensembleko artistekin.

Mahai-inguruak:
> Martxoaren 2an, 18:30ean, B Terraza Aretoan.
‘Bohemia’
Mercedes Albaina , Joseba López Ortega, Borja Pujol eta Patricia Sojo.
Moderatzailea: Joseba Iriondo.

> Martxoaren 3an, 18:30ean, B Terraza Aretoa.
‘Música clásica en la sociedad del siglo XXI’
María Espada, Eugenio Etxebeste, Martín Llade eta Félix Palomero.
Moderatzailea: Iñigo Alberdi.

Sarreren salmenta 
Sarreren salmenta otsailaren 14an hasiko da ohiko lekuetan eta prezioak 4-12 euro bitartekoak izango dira. 

Prezioak
Auditoriuma: 12 € kontzertuak.
4€ Leon eta Barakaldoko kontserbatorioen kontzertuak.

A1 aretoa: 10 €
A3 aretoa: 6 €
A4 aretoa: 6 € 
BARRIA ARETOA: 
• Tailerrak eta familientzako kontzertua: 4 €
• Arteen besarkada: sarrera dohainik.
TERRAZA ARETOA: Mahai-inguruak eta topaketa artistekin. Sarrera dohainik.

Noiz eta non 
Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan
Otsailaren 14tik aurrera
www.ticket.kutxabank.es

Bilbao 700 Fundazioaren egoitzan
Otsailaren 14tik martxoaren 2ra bitartean
Astelehenetik barikura: 10:30-13:30 / 15:00-19:00)
www.bilbao700.eus

Euskalduna jauregiko txarteldegietan
Otsailaren 14tik aurrera
Astelehenetik zapatura: 12:00-14:00 / 17:00-20:00)
www.euskalduna.eus

Telefono bidezko salmentak taldeentzat bakarrik
Tf.: 94 403 51 80
Otsailaren 14tik martxoaren 2ra bitartean
Astelehenetik barikura: 10:00-14:00 / 16:00-19:00)
12tik gora sarrera kontzertu bererako (gutxienez 50 sarrera erosi behar dira)

INFORMAZIOA
FUNDACIÓN BILBAO 700 – III MILLENIUM FUNDAZIOA
94 679 04 88 • www.bilbao700.eus • bilbao700@bilbao.eus
Zabalgune plaza, 11 – 1 • 48009 Bilbo.

DESKARGAK